Uda-sasoia amaitu dela eta, Donostiako Udalak udal-lorategietako 30.000 lore eta landare banatuko ditu urriaren 28 eta 29an bertaratzen diren guztiei. Banatuko diren espezieak artean geranioak, ginearrak, begoniak, alegriak, koleoak eta salbiak izango dira. Banaketa doakoa izango da, eta joaten den pertsona orok izango du lore edo landareak eskuratzeko aukera.

Landareak landare-zuntzez egindako ontzi biodegradagarrietan eta %100 birziklagarriak diren poltsetan entregatuko dira, Udalak jasangarritasunarekin duen konpromezuarekin bat etorriz.

Noiz eta non?

Lore eta landareen banaketak urriaren 28 eta 29an izango dira, goizeko hamarretatik ordubietara. 28ko banaketa Ramon Labayen plazan izango da, eta 29koa berriz, Ondarretako lorategietan.

Helburuak

Ekintza hori udal-egutegian finkatuta dago jada, eta honen bitartez baliabideen berrerabilera sustatzea, lorezaintza herritarrei hurbiltzea eta hiri-ingurunearen zaintza bultzatzea ditu helburu udalak.

"Beste bizitza bat"

Hiri mantentze eta zerbitzuetako zinegotzi ordezkari Carlos Garciak adierazi duenez, "ekimen honek aukera ematen du garaiko landareei beste bizitza bat emateko eta udaleko lorezaintza herritarrei hurbiltzeko. Ingurunearen zaintza, baliabideen berrerabilera eta hiriko berdeguneekiko lotura sustatzeko modu xume bat da. Herritarrak animatu nahi ditugu Donostia hiri atseginagoa eta jasangarriagoa izan dadin."