Une hauetan, Afganistango gizarte-hondamendiaren irudiek eta Haitiko lurrikarak eragindako txikizioek hedabideak eta pantailak bereganatzen dituzte eta erraz ahazten da munduan badirela aspalditik irauten duten beste krisi humanitario asko, eta oraindik ez dela amaierarik ikusten. Toki horietan, hain zuzen, gatazkek biztanlerian dituzten ondorioak arintzen saiatzen diren hainbat erakundek lan egiten dute, eta, horretarako, eLankidetza Agentziaren laguntza eta finantzaketa dute.

eLankidetzak, Laguntza Humanitarioaren Nazioarteko Eguna dela eta, mundu osoan krisiak, gatazkak eta indarkeria-egoerak jasaten dituzten pertsonak babesteko 23 proiekturi eman dio laguntza. eLankidetzaren babesa 4,5 milioi eurotik gorako ekarpenean gauzatzen da, Euskadiko GKEek kaltetutako biztanleei laguntzeko proiektuak garatu ahal izan ditzaten.

eLankidetzak finantzatutako proiektuetako bat iaz hasi zen Malin. Han, "krisi humanitarioa eta segurtasunik eza areagotzea aspalditik daude ezarrita, baina, orain, pandemiarekin, presio handiagoa dago erakundeen eta komunitateen gainean, eta mugatu egiten da oinarrizko gizarte-zerbitzuen gaitasuna". Testuinguru horretan, "Mopti eta Ségou eskualdeetan, Maliko zentroan, krisi humanitarioak jotako haurrei hezkuntza seguru eta kalitatezkoa bermatzeko proiektua dugu", azaldu du Elsa Fuentek, Euskal Autonomia Erkidegoko Unicefen koordinatzaileak.

Mali eta Uganda

"6 eta 12 urte bitarteko 3.600 haur ingururi eta 250 irakasle eta 33 bideratzaile ingururi zuzendutako esku-hartzea da, hezkuntza formala eta ez-formala delako. Esku-hartzea 25 eskolatan eta 11 aldi baterako espaziotan oinarritzen da, eta leku horietan hezkuntza eskaintzen da eskolarik ez dagoenean. Espazio seguruak eta behin-behinekoak dira, eskola bat eraiki ahal izateko", zehaztu du Elsa Fuentek. "Ideia -gaineratu du- hezkuntzarako eskubideari eustea da, eta adingabeak inguru seguru, osasuntsu eta babesgarri batean egon ahal izatea, herrialdeak bizi duen gatazkaren aurrean eta baita Covid-19aren aurrean ere".

Euskal Autonomia Erkidegoak Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa duen beste proiektu bat Bidi Bidiko errefuxiatu-esparruan garatuko da, Ugandan. Bertan, "genero eta sexu indarkeria jasaten duten pertsonen, bereziki umeen beharrei aurrea hartu eta erantzuteko arreta integrala eman nahi da". Elsa Fuentek adierazi duenez, "landan bizi diren herrietako haurrak babesteko ingurunea indartzea" da helburua, munduko bigarren handiena.

"Sexu- eta genero-indarkeria mota desberdinak jasan dituzten haurrei prebentzio- eta erantzun-zerbitzu zuzenak emateko, kasuak kudeatzeko zerbitzuak, komunitate-laguntzan oinarritutako jarduera psikosozialak eta babes-sistema indartuko dira", azaldu du Unicef Euskadiko koordinatzaileak.

Palestina eta Niger Bakearen aldeko Lankidetza Asanblada (ACPP) GKEak eLankidetzak finantzatutako proiektuak ere baditu, eta datozen hilabeteetan Palestinan eta Nigerren jardungo du, laguntza humanitario oinarrizkoena elkartuz, hala nola elikagaien hornidura, eskubideen defentsa, emakumeei eta haurrei eskainitako laguntza psikosoziala eta eragin politikoa.

"Palestinan egingo ditugun proiektuak dagoeneko abian ditugunen antzekoak dira, epe luzeko estrategia baten parte baitira", azaldu du Mónica Gonzálezek, Euskadiko Bakerako Lankidetza Batzarrearenordezkariak. Gaineratu du erakundeak Salfiteko gobernadorean (eskualdean) lan egiten duela. Han, 2017an, tokiko zenbait erakunderekin batera —PARC, PHG eta PSCCW—, "erantzun humanitario multisektoriala emateko" taldea sortu zen."Talde honek, Action Group izenekoak, epe luzeko estrategiak izateko eta tokiko gaitasunak indartzeko aukera ematen digu; horrela, inoiz nazioarteko erakundeak joaten badira, biztanleriak berak erantzungo die dauden beharrei", azaldu du Mónica Gonzálezek.

ACPPk Euskadin duen ordezkariak honako lan hau nabarmendu du: "Israelgo kolonoen kokalekuek eta harresia eraikitzeak eragin handia izan duten herrietan, lurrak egokitzeko lan egiten dugu, herritarrek landu ahal izan ditzaten, eta edateko uraren eskubidea errazteko".

Nigerreko proiektuari dagokionez, Mónica Gonzálezek honako hau nabarmendu du: "herrialde honetako egoera humanitarioa, hainbat lankide hil duten lekua, gauza askoren batura da: elikadura-krisia, pobrezia larria, desertifikazioa, talde bortitz yihadisten jarduketagatiko segurtasun-eza, eta lekualdatuen aldi baterako asentamenduak egotea". "Kokaleku horietan lan egiten dugu —azaltzen du—, bai ekintza zuzenean, bai elikadura-kitak banatuz, beharrak ikaragarriak baitira, bai genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioan eta gaitasunak indartzean. Egoera txar horretaz gain, indarkeria areagotzen ari dela detektatu dugulako".

Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantziazioa jaso duen proiektuak "diru-sarrerak sortzen dituzten jarduerak dituzten emakumeen gaitasunak indartzea" barne hartzen du. "Kasu honetan -zehaztu du Gonzálezek-, emakumeei ematen zaie ganadua, jan dezaten, esnetik eratorritako produktuak egin ditzaten eta, premia larria badute, azienda sal dezaten".

En detalle

  • Proyectos. Gracias al trabajo de entidades vascas y locales, eLankidetza, dependiente del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, apoya 23 proyectos en el corredor migratorio centroamericano, Colombia, los Grandes Lagos africanos, el Sahel u Oriente Medio, entre otros.
  • Ejemplos. Algunas de las iniciativas están relacionadas con la atención psicosocial a menores palestinos que han sido detenidos y sufrido torturas u otro tipo de violencia; el apoyo a mujeres centroamericanas expuestas a múltiples violencias en su tránsito hacia EE.UU. o Costa Rica, y el acompañamiento en un retorno seguro a las comunidades indígenas embera en Colombia
  • En África. Muchos de los proyectos respaldados se llevarán a cabo en África. Entre estas iniciativas se potenciarán las ayudas para la alimentación de la niñez y juventud refugiada saharaui; garantizar la inclusión en la escuela de menores con discapacidad que están refugiadas en Tanzania, o atender a mujeres desplazadas internas por la violencia en Níger.