- Basque Centre for Climate Change erakundearen (BC3) Trantsizio Energetikorako eta Ekin-tza Klimatikorako Behatokiaren (OTEA) kalkuluen arabera, 2020an berotegi-efektuko gasen isurketek %13,6ko beherakada "historikoa" izan zuten Espainiar Estatuan ; %70a covid-19aren pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, eta %30a beste arrazoi batzuengatik, besteak beste, ikatz-zentralek elektrizitate-sorkuntzan egindako ekarpen txikiagoa.

BC3k atzo aurkeztu zuen Trantsizio Energetikorako eta Ekintza Klimatikorako Behatoki hau online ekitaldi batean, eta bertan parte hartu zuten Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikoaren ministro eta laugarren presidenteordeak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta zentroko zuzendari Maria Jose Sanzek.

Behatoki hau, Estatuko trantsizio energetikoaren jarraipen zehatzagoa egin ahal izateko, gizartearen eskura informazio fidagarria, eguneratua eta eskuragarria jartzeko jarri da martxan. BC3ren ekimena da, eta Iberdrolak eta Zientzia eta Berrikun-tza Ministerioaren María de Maeztu bikaintasun-zentroei laguntzeko programak finantzatzen dute. Gainera, hainbat erakunderekin lankidetzan jardungo du, hala nola AEMENER (Energia alorreko Emakumeen Elkarte Espainiarra).

OTEAk, hainbat dibulgazio-material, eta klimari, energiari, ekonomiari eta gizarteari buruzko 100 adierazle dituen datu-basea eskaintzen ditu, bai eta hainbat azterlan dituen baliabideen atal bat ere, eta multimedia-edukietarako gunea. Bertan bildutako azterlanen artean, jardunaldian zehar BC3ko ikertzaile eta Behatokiko koordinatzaile Mikel González-Eguinok 2020ko mugarri nagusiekin aurkeztutako OTEA Urteko Txostena dago.

Ikertzaileak azaldu zuenez, 2020an beherakada "historikoa" gertatu zen berotegi-efektuko gasen isurketan, OTEAren estimazioen arabera %13,6koA. Maila horretako murrizketarik "ez zen gertatu 2008-2009 aldiko krisialdiko unerik txarrenetan ere", eta lotura "erabat zuzena" omen du pandemiak eragindako murrizketekin.

Bestalde, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak BC3k klima-aldaketari buruzko "bikaintasunezko ikerketari" egindako ekarpena nabarmendu zuen, eta "zientziaren aldeko apustu irmoa" berretsi zuen, Eusko Jaurlaritzaren "ildo estrategikoetako bat" delakoan.

Gai horrekiko azpimarratu zuenez, "Euskadik 1.474 milioi bidera-tzen ditu I+Gra, aurreko urtean baino %4,4 gehiago; beraz, jarduera horietan gehien inbertitzen duen autonomia-erkidegoa gara, BPGa kontuan izanik (% 1,97)". Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 plan berriak Euskadi, "bizi-maila eta enpleguaren kalitate altuko eta berrikuntzan aurreratuen dauden eskualdeen artean" kokatzea duela helburu gogorarazi zuen. Horretarako, ikerketa, garapena eta berrikuntza bultza-tzeko aurrekontuak %6 handituko omen dira urtero.

BC3. Basque Centre for Climate Changeko Trantsizio Energetikorako eta Ekintza Klimatikorako Behatokiak txostena aurkeztu zuen atzo.

%13,6ko murrizketa. Berotegi-efektuko gasen isurketak %13,6 gutxitu ziren iaz Estatuan; %70 pandemiagatik, eta %30 beste arrazoi batzuengatik, adibidez energia sortzeko ikatza gutxiago erabiltzeagatik.

Zientzia egitasmoa. Lakuak bultzatutako Zientzia Plana azpimarratu zuen Jokin Bildarratzek.

"% 13,6ko murrizketa ez zen gertatu 2008ko krisiaren unerik okerrenetan ere"

OTEA behatokiko koordinatzailea

"BPGarekiko I+Gn gehien inbertitzen duen erkidegoa da Euskadi; aurten 1.474 milioi"

Hezkuntza sailburua