- Aralarko pistaren aurkako salaketa artxibatzeko autoaren berri jakinda, pozik agertu ziren atzo Aralarko Baserritar Elkartea eta EHNE eta Enba sindikatuak. "Bide batez, mendira igotzen garen abeltzainon esker ona agertu nahi diegu absolbitutako Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantza Ariztimuñori, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensiori eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zen Jose Miguel Santamariari", adierazi zuten.

Azaldu zutenez, pasa den larunbatean Aralarrera igotzen diren abeltzainen batzarra bildu zen eta bertan, Mankomunitatearen egoera baloratzeaz gain, kaleratu berri den senten-tzia ontzat hartu omen zuten. "Abeltzainen jardueraz gain, bide azpiegitura egitea, mendiaren eta erabiltzaile guztien aldeko ekimena delako", azaldu zuten.

"Aralarko Baserritar Elkartetik, Enhetik eta Enbatik, gure babesa berretsi nahi diegu euren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobe-tzen jardun zuten agintariei, bai aurrez aipatutako hiruei, bai erabakitzeke dagoen bigarren salaketan kalteturiko udal eta foru arduradunei eta tartean dauden teknikariei ere; Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan baitute beti, beraien jokabidearen helburu", nabarmendu zuten.