- Euskararen Ginkana lehiaketaren helburua herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzaren zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez.

Urtero bezala, Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen Euskararen Ginkana taldekako lehiaketako 7. edizioa prestatu du. Lau aste iraungo du eta online bidezko lau proba egin beharko dira. Irabazleek euskararen alde erabiltzeko 3.000 euroko saria eskuratuko dute.

Euskararen Ginkana lehiaketaren helburua herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzaren zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez.

16 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte lau eta sei kide arteko taldeetan. Otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3an amaituko da Euskararen Ginkana. Final handia martxoaren 20an jokatuko da Kutxa Ekogunean (Donostia) eta bi aurkezle berezi izango dira bertan: Mihiluze lehiaketako Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz.

Otsailean, astero proba bat burutuko dute parte-har-tzaileek. Online ikusiko dute zer egin behar den www.euskararenginkana.eus webgunean, eta online bidali beharko dute proba eginda.

Puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak final handira pasako dira. Talde bakoitzak sari bat eramango du, baina potoloena 3.000 eurokoa izango da, euskararen alde egin nahi duten egitasmoa burutzeko erabili ahal izango dutena.

Izen ematea urtarrilaren 11tik 31ra egin daiteke www.euskararenginkana.eus webgunean. Galdetegi bat erantzuteaz gain, talde bakoitzak bideo labur bat grabatu beharko du sariarekin babestu nahi duten proiektua azalduz.