- Ikastetxeek astelehen honetan zabaldu dituzte ateak, bi hilabete luzeren ostean. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak goizean itzuli ziren berriz euren ikasgeletara, baina ez beti egin izan duten moduan. Jakina denez, hainbat segurtasun neurri bete behar izan zituzten, eta batez ere, azterketak egitera eta errefortzu klaseetara joateko baino ez dute egingo eskolarako bidea ikastaroa amai-tzeko geratzen den tarte honetan.

Ikastetxe bakoitzak bere erara antolatu zuen irekiera. Zumaiako Zumaiena ikastetxean, lehenengo eta bigarrengo batxilerreko ikasleei notak banatu zizkieten, eta eskolara ordutegi desberdinetan joan ziren ikasleak, pilaketarik ez izateko. "Talde txikitan banatu dira eta ez dugu inolako arazorik izan, kurtsoan zehar ere horrela egiten baitute lan", azaldu zion egunkari honi Isaak Aranberri Zumaiena ikastetxeko zuzendariak. Ikastetxeak "oso azpiegitura zabalak" dituenez, hori egitea oso erraza izan omen zen. "Hau hasi baino lehen, adibidez, ikasgai batzuetan zortzi ikasle zeuden, beste batzuetan agian hamar, edo besteren batean zazpi. Beraz, talde txikiak egitea ez da zaila izan guretzat. Gure batxilergoa berria da eta berezitasun horrekin sortu ginen", azpimarratu zuen Aranberrik.

Gainera, protokolo berezi bat ezarri dute irakasle eta ikasleen segurtasuna bermatzeko. "Sarrera eta irteerak norabide bakarrekoak dira, hau da, sarrera dagoen lekutik geziek agindutako bidea jarraitu behar da, eta inoiz ez gara guru-tzatzen aurkako norabidean datorrenarekin", adierazi zuen.

Horrez gain, tenperatura neur-tzen diete ikasleei, eskuak desinfektatu, oinetakoen zolak garbitu, eta maskara jantzita sartzen dira ikasgeletara.

Antzeko segurtasun neurriak hartu zituzten Donostiako Ekintza ikastolan ere. Gainera, segurtasuna bermatzeko, ikastola egunean bi aldiz desinfektatzen dute. Astelehen honetan bigarren batxilergoko 45 ikasle izan ziren Ekintza ikastola berriz irekitzearen lekuko. "Azterketa globalekin hasi dira eta gaur Espainiako historiaren azterketa izan dute goizeko 8.30ean", azaldu zuen Uxue Arrazola Ekintza ikastolako zuzendariak. "Ikasleak 8.10ean hasi dira iristen eta gutxinaka etorri direnez, kudeaketa oso erraza izan da. Ez da inolako pilaketarik izan", gehitu zuen Arrazolak.

Gainera, ikasgela bakoitzean bi ate dituzte eta batetik sartu eta bestetik irteten direnez, elkarrekin gurutzatzea saihesten dute.

Bitartean, ikastolako gainerako kurtsoetako ikasleek online eskolak jasotzen jarraitzen dute; hori bai, lehenengo batxilergokoek asteazkenean itzuli beharko dute Ekintzara, beraien azterketa globalak orduan hasiko baitira.

Eusko Jaurlaritzak DBH 4ko ikasleak eskolara itzultzeko baimena ere eman du eta Ekintzaren kasuan, talde txikiak itzuliko dira, soilik errefortzuko klaseak jaso-tzeko. "Klaseak bukatu eta etxera joango dira, beraz, ez dute denborarik izango elkarrekin patioan egoteko", adierazi zuen.

Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasle asko enpresetan lanean hasi ziren aurreko astelehenean, eta beraz, astelehen honetan lehenengo mailako ikasleek soilik joan ziren ikasgeletara. "Gaur 120 ikasle inguru etorri dira ikastetxera. Normalean, 900 ikasle izaten dira, 450 lehenengo mailan eta beste horrenbeste bigarrengoan", azaldu zuen Carlos Lizarbe Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxeko zuzendariak.

Don Boscora joan ziren ikasle batzuk ere azterketa eguna zuten eta legeak agindu bezala, hamabost pertsonako taldeetan egin zuten azterketa. Gainerako ikasleak talde txikiagoetan elkartu ziren, bost edo sei pertsonako taldeetan, Lizarbek azaldu zuenaren arabera.

Horrez gain, Don Boscon ere segurtasun neurriak bermatzeko, sarrera eta irteera tokiak gezien bidez adierazi dituzte. "Ikastetxea nahiko handia denez, zirkuitu moduko bat egin dugu jendea guru-tzatu ez dadin", nabarmendu zuen Lizarbek.

Azterketak egitera eta klase praktikoetara joango dira Don Boscora ikasleak ikasturtea amaitu bitartean, klase teorikoak online ematen jarraituko baitute. "Lanbide Heziketa izanik, klase praktikoak oso garrantzi-tsuak izaten dira eta hona etorri beharko dute horiek egitera", esan zuen.

Ikastetxeetako zuzendarien arabera, orokorrean, ikasleak gustura itzuli ziren klaseetara. Ikasle guztiek zuten ikastetxeetako protokoloen berri eta baldintza guztiak zintzo errespetatu zituzten. Azterketa egin behar zutenen ohiko urduritasunaz aparte, ikastetxeen irekiera oso positiboa izan zen.

Secundaria. Este lunes comenzó en Euskadi el retorno escalonado de parte del alumnado de los centros educativos. Algunos de los que volvieron fueron alumnos y alumnas de cuarto de la ESO.

Bachillerato. También regresaron alumnos de segundo de Bachillerato, que pronto se enfrentarán a la EBAU.

FP. También en la FP, y tomando las medidas como en el resto de casos, comenzaron algunos grupos con la actividad presencial.

20%

Teniendo en cuenta que cada centro retomará la actividad educativa de forma autónoma, este lunes regresó un 20% del alumnado en el caso de los institutos y casi todos en el caso de la FP, según las estimaciones de Educación.

La consejera de Educación asegura que para este retorno escalonado de la actividad educativa presencial se han tomado "todas las medidas de seguridad necesarias".

"Ikasleak talde txikietan banatu dira eta ez dugu inolako arazorik izan protokoloa bermatzeko"

Zumaiena ikastetxeko zuzendaria

"Gutxinaka etorri direnez, kudeaketa oso erraza izan da. Ez da inolako pilaketarik izan"

Ekintza ikastolako zuzendaria

"Ikastetxea nahiko handia denez, zirkuitu moduko bat egin dugu jendea gurutzatu ez dadin"

Don Bosco ikastetxeko zuzendaria