Aurkikuntza baliagarria Saturno planetan


09.05.2020 | 01:15

donostia – Eguzki-sistemako geruza zabalenen laino-sistema aurkitu dute Saturno planetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileek. Aurkikuntza Nature Communications aldizkari zientifikoak argitaratu du, euskal unibertsitateak jakinarazi duenez.

Laino-sistemak sortzen du 1980an NASAk aurkitutako fenomeno meteorologikoa, "hexagonoa" izenekoa, planetaren iparraldeko eskualde polarra inguratzen duten hodei hexagonalen patroia duen uhina.

Cassini espazio-ontziaren irudiei esker jakin ahal izan dute, "sandwich" bat osatuko balute bezala, hexagonoak geruza ani-tzeko sistema bat duela, gutxienez zazpi lainokoa, hodeien gailurretik 300 kilometro baino gehiagoko altueraraino hedatzen dena, Agustín Sánchez Lavega irakasleak, EHUko Planeta Zientzien Taldeko zuzendariak, azaldu duenez.

Ikertzaileen arabera, nahiz eta Saturnok Lurraren tamaina halako hamar eta zero azpiko 120 eta 180 graduko tenperatura izan, bere atmosferan gertatzen diren fenomeno meteorologikoen aniztasunak gure planetan gertatzen direnak hobeto ulertzeko balio du.

Hori dela eta, uste dute "hexagonoaren" barruko haize-korrontea, 400 kilometro orduko abiadura maximora iristen dena, Lurrean gertatzen denaren an-tzekoa izan daitekeela, 100 kilometro orduko abiadurarekin, latitude ertainetan mendebaldetik ekialdera doana.