Donostia- Gurasolaguna egitasmoa martxan jarri dute Udaleko Euskara Zerbitzutik, bere aurrekoa den Mintzalaguna egitasmoa osatu eta aberasteko. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 21era arte eta parte hartu nahi duten guztiek 25 euro ordaindu beharko dute bakarrik.

Aurreko urtetan parte hartzaileek 75 euro ordaindu behar zuten eta, Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Bagera Elkarteak lortutako akordioari esker, abian dagoen ikasturtean kostua jeitsi egin da.

Gurasolagunak Ikastetxeekin batera bultzatuko den egitasmoan, ikastetxe beran erlazioa duten gurasoen arteko lan taldea osatu nahi da. Bereiziki haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen zikloko gurasoei eskainitako proposamena da hau, adin horretako haurren gurasoek euskaraz hitzegiteko egiten duten ahaleginak berebiziko garrantzia du eta familiaren hizkuntza ohituretan.

Azakaratek “gonbidapena” luzatu nahi izan zien bere euskara hobetzeko asmoa duten guraso guztiei, beraien artean “bidelagunak” aurkitu ahal izateko.

Bagerako kidea den Aitziber Gurutzeagak “deialdi berezi” bat egin zuen “euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunei ikasleei laguntza eskainiz parte hartzeko”. “Nahikoa da astean ordu bete eskaintzea”, azaldu zuen.

Atzoko aurkezpenean Aritz Barton ingelesak parte hartu zuen bere testigantza emateko. Bretonek bi norabideak egin ondoren esperientziaren onurak goraipatu zituen.

Euskara zinegotzia den Miren Azkaratek azpimarratu zuenez “hizkuntza bat ikasteko erabili behar da”, eta helburu hori lortzeko mintzalagun egitasmoa lanabes aproposa da.

Mintzalagun eta Gurasolagun egitasmoetan izen ematea Bagera web orrian, bere egoitzetan edo telefonoz egin daiteke.

Mintzalagun egistasmoan, aurreko ikasturtean, 400 lagun hartu zuten parte, 100 taldeetan banaturik. Ikasturte honetan 450 lagunek parte hartzea espero da.