Donostia. Asteazkenero bezala, Xabier Euzkitzek zita bat dauka gaur ETB-1eko ikusleekin. Oraingo honetan, Aimar Irigoieni egin dio bisita, harrojasotzailea jaio zen Errezilgo Irure-haundi beserrian. Bere familiak harrerarik beroena egin dio eta beraiekin pasa ditu bi egun osorik.

Harrijasotzailea izateaz gain, Aimar igeltseritzan hasi zen aitarekin batera. Familiarentzat aitaren heriotza kolpe latza izan zen, baina Aimarrek, 20 urterekin, beregain hartu zuen etxea eta negozio familiarraren ardura eta horretan jarraitzen du, arduratsu.

Aimar indartsua da kanpotik eta barrutik. Bisitaria horren lekuko izan da, baita horien ostean indarrak berreskuratzeko Errezilen egindako lagunarteko afarian ere. Hurrengo egunean, baserrian lo egin eta amarekin batera gosari ederraz disfrutatu ondoren, Aimarrentzako berezia den beste toki zoragarri bat ezagutuko dute: Zelatun.

Guzti honekin disfrutatzeko parada izango da, 22.15etik aurrera ETB-1ean.