Aurten erronka polita zuen Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak. 2020 berezia zetorren Kilometroak jaiaren eredu berriarekin. Koronabirusaren pandemiak, ordea, plan guztiak hankaz gora jarri ditu. Azkenean bihar ez da ez ohiko jairik ospatuko ezta eredu berririk sumatuko. Nerea Zumeagak, ikastolako zuzendari gerentea, kontatu digunez, egitarau xume bat antolatu dute ohiko egun handiaren ordez.

Zertan geratuko da Kilometroak jaia?

Kilometroak jai handiaren ordezkoa izango den ekitaldi xumeago batzuk antolatu ditugu: Kilometroak astea. Erakusketa bat egongo da Kilometroak historian zehar izandako ibilbidearekin, biharko euskal eskolaren inguruan hitzaldi bat, bertso saio bat ere egongo da, kon-tzertu txiki bat ere, eta bihar zikloaren amaierako ekitaldi bat antolatu dugu. Guztia gaur egungo neurriei egokituak, baina nolabait amaiera emateko urte guztiari.

Nola daude animoak ikastolan eta herrian?

Urte guztian zehar jende asko egon da bere denbora, laguntza eta babesa ematen, eta hori erantzuteko beharra dago gugan. Ez da izan guk espero genuen urtea, ezta gutxiago ere, egoerara egokitu behar izan gara, baina nolabait ziklo honi guztiari itxiera emateko beharra ikusten da. Animoak ez daude, egoerak ez du horretara ematen eta nik uste guztiok kon-tziente garela ezin dugula jai hori buruan eduki orain. Pena da, asko itxaroten egon garen gauza bat izan da, ilusio handiarekin hartu genuen.

Urtean zehar ekimenik egiteko aukera izan al duzue?

Bai. Behin testigua hartuta, aurkezpen ekitaldia egin genuen azaroan eta urteko dinamika hasi zen martxan: arropa salmenta, denda irekiera€ Hasi genuen, baina aurreikusita genituen beste hainbat ekin--tza bertan behera gelditu ziren edo moldatu egin behar izan genituen. Abestiaren aurkezpena, adibidez, kotxe baten bidez egin genuen bi herrietan zehar.

Gauza asko geratu al dira airean?

Egia da prestatuta genituen beste zenbait ekintza bertan behera utzi genituela. Azken finean Kilometroak dinamika martxan jartzen den momentuan harrapatu gintuen honek guztiak. Martxoan hasten ginen ekintza gehienak aurrera eramaten eta konfinamenduak harrapatu gintuen bete-betean. Hala ere, aurten ospatu ez diren jaialdiei presen-tzia emateko (Ibilaldia, Kilometroak, Herri Urrats€) Ikastolen Elkartea jaialdi bat ari da antolatzen. Azaroaren 13an izango dela Kursaalen.

Zein balore izan dituzue ardatz?

Aurten komunikazio ildo batzuk genituen markatuta. Batetik, eraldaketa. Honekin aditzera eman nahi duguna da ikastolaren eredu pedagogikoa ere berritzen ari dela etengabe, ikastolen mugimendua ere irekia, gardena eta moldagarria da, eta komunitateko kide guztion parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen dela gogorarazi nahi da. Bestetik, hazia. Euskal Herriak behar duen Eskola Nazional berriaren ernamuina dela ikastola, gizarte berri bat lortzeko haziak ereiten ari garela funtsean. Horren arabera, festak balio jakin batzuk izatea nahi genuen. Bai parekidetasuna eta aniztasuna errespetatzen duena, euskalduna, sortzailea eta parte-har-tzailea, herritarra eta herrikoia, auzolana eta kooperatibismoa sustatzen dituena, eta ingurumenarekiko ere jasangarria, noski. Eta azkenik, berria. Guk aurten genuen erronka Kilometroen eredu berria zen, eta hori islatu nahi genuen nonbait. Gu ere, Zubimusu ikastola bezala, berria izan gara. Orduan berria hitza guretzat ere garrantzitsua zen. Bai Kilometroak eredu berriagatik eta baita Zubimusu ikastolaren sorrerarengatik ere esan dezagun.

Zertan datza eredu berria?

Eredu berriarekin, Kilometroak aurten bilatzen zuen jaia parte-hartzaileagoa izatea eta lurraldeko ikastola guztien parte-hartzea bermatzea. Milimetroak deitutako jaialdiak genituen antolatuta, nahiko aurreratuta gainera. Batetik, apirilaren 3an, Errenteriako Orereta ikastolarekin batera naziotasun ikuspegia lantzen zuen jaialdi bat zegoen aurreikusita, Euskal Herria osoa aintzat hartzen zuen euskarazko proiektu baten aldarrikapena eta bai Nafarroa Garaiko, Lapurdiko eta baita Zuberoko ikasleek parte-hartzea edukiko zuten jaialdia. Bestetik, Tolosaldeko ikastolekin Munduko Lore izeneko jaialdi bat antolatu genuen eta hor kultur arteko inklusioa sustatu nahi genuen. Azkena aurreikusita genuena, Debagoiena inguruan, kooperatibismoa eta auzolana balioan jarriko zituen jaialdia zen.

Hori bertan behera geratzeak ekonomikoki eragin handia izan al du?

Bai, noski, genituen aurreikuspen ekonomikoak ez dira beteko. Azken finean gure diru-sarrera handiak dira arropa salmenta, Tanta boletoen salmenta, babesleak€ Hau guztia, familien egoera ekonomikoa eta eduki dezakeen eragina ere kontuan har-tzekoa da.Zertara bideratu nahi duzue jaiarekin lortutako etekina?

Jaiak beti edukitzen du helburu soziala eta helburu ekonomikoa. Gaur egun soziala 2zia proiektu pedagogikoa da, eta proiektu horiek martxan jartzeak, bideratzeak, garatzeak eta gauzatzeak dakartzan gastuari aurre egiteko ezinbestekoa izango zen jaialditik lortzen zen dirua. Mailegu batzuk ere baditugu eta horiei ere aurre egiteko aurreikusita zegoen.2zia Zubimusu ikastolaren proiektu pedagogiko propioa al da?

Bai, hainbat eredutatik edaten du, konfiantzaren pedagogia eta beste batzuetatik. Proiektu horretan ikaslea gaitasunez beteriko izaki bezala ulertzen dugu. Ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren ardatza eta bere buruarengan, besteengan eta bere inguruarengan konfiantza sentitu behar du. Konfiantza hori har-tzen duen heinean, bere gaitasunak garatuko ditu eta zailtasunak kudeatuko ditu. Garrantzitsua da irakaslearen papera ibilbide horretan, gaitasunak, beharrizanak, zailtasunak€ aurkitzeko eta, bestetik, inguruan baldintza egokiak sortu beharko ditu: espazioak, denboraren antolaketa€Koronabirusaren aurkako protokoloek eragina izan al dute proiektu honetan?

Ikasturte hasieran denok genituen urduritasunak. Hezkuntza Saila eta Osasun Sailetik bideratutako protokolo horiek guztiak aurrera eramateko ikastolaren zenbait alderdi beste modu batera antolatu behar izan ditugu: sarrera-irteerak, espazioen erabilera... Egia da lantzen ditugun pedagogia berritzaileekin talka egiten duela: mugimendu librea, adin nahasketa, espazioen erabilera€ Nolabait saiatu gara egoera honek pedagogia ahalik eta gutxien kondizionatzea. Umeek ikastolara etor-tzeko beharra zuten eta guk ahalik eta erantzun seguruena eman diegu familiei, gure helburua ikasleak ahalik eta ondoen egotea da. Egoera lasaia dugu orain, baina gora-behera handiko ikasturtea aurreikusten dugu.

"Ikastolen Elkarteak jaialdi bat antolatuko du azaroaren 13an Donostiako Kursaalean"

"Hasiera batean genituen aurreikuspen ekonomikoak ez dira beteko"