e eta euskaldunon artean José Antonio Agirre Lehendakaria, Irujo, eta Landaburu ere gogoan izateko eguna. Europa eta euskaldunon arteko harremana ez da gaurkoa. Euskaldunok aspaldidanik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatzen ziona edo liokeena Euskadiri. Euskal presentzia, euskaldunok Europan proiektatzeko ahalegina, urrutitik dator. Gogoan izan Euskadi-Europa, lema zela 1933ko Aberri Egunaren leloa eta mezua 1933. urtean Donostian ospatua hain zuzen eta 50.000 pertsona bildu zituena, haien artean Telesforo de Monzón eta Jose Antonio Agirre EAJ/PNVren aldetik, Manuel Carrasco Formiguera Kataluniako Unión Demokratikoren aldetik eta Ramón Otero Alderdi Gallegistaren aldetik. Garbi zegoen orain dela urte asko EAJ/PNVren helburu eta erronka argia.
Honela zioen Manuel de Irujok egunkariko artikulu batean 1933. urtean: "el Pueblo Vasco pide un puesto como nación, en el banquete de los pueblos libres de Europa (...) Declaro y afirmo que soy navarro de nacimiento y de corazón, y, por lo tanto vasco, como los gipuzkoanos, los alaveses, bizkainos, laburdinos y zuberoanos. Que mi patria chica es Nabarra, llamada antiguamente Vasconia, uno de los Estados libres del País Vasco o Euskadi, y esta es la verdadera y única patria de todos los vascos. Que asímismo como vasco progresista de Nabarra, aspiro a que mi patria se adhiera a la unión de Estados confederados de Europa". Gaur ere gauza bera aldarrikatuko zuen.
Ordezkari euskaldunak izan ziren Europar Batasuna (EB) eratzeko prozesuan eman ziren une garrantzitsuetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma, Westminster, eta abar luze bat dira euskal ordezkaritzen presentziaren eta lanaren lekuko. Ordezkaritza horien artean, beste hainbat izenen artean, Jose Antonio Agirre, Landaburu eta Irujo e.a. aurki dezakegu. Egun ezin ahantzi EBko erabakiek geroz eta eragin gehiago dutela gure bizi-tzan, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartutako eskumenetan eta gai desberdinen inguruko politika publikoen garapenean eta diseinuan dutela eragina. Erabaki europarrek eragin handia dute gure autogobernuaren gainean, eta horrek justifikatu egiten du Euskadik erakunde europarretan presentzia zuzena izateko aldarrikapenak, errealitate hau ukatu duten jarrera estatalen mende jarri gabe. Euskadi, aspaldidanik dator erkidegoko erabaki-prozesuetan partaidetza handiagoa erreklamatuz. Izan ere, etenik gabe eta pixkanaka, botere gehiago hartzen ari da EB, eta, horrela, EB egun orain arte Euskadirenak bakarrik izan diren edo Euskadirekin elkar banatu dituen eskumenak bereganatzen ari da. EBren legediak zuzenean edo zeharka eragiten du euskal interes askotan.
Aniztasuna harmoniatsuki integratuko duen eta elkarbizitzarako tresna gisa uler-tzen diren kultura eta hizkuntza desberdinekiko solidarioa izango den etorkizun europarra xede dugu. Demografiaren aldetik herri txikia baginen ere, gure arbasoak hain ziren langile prestuak eta nekaezinak ezen mendez mende nabigazio, industria, merkataritza eta pentsamenduaren bitartez kontinentearen identitate kulturala, ondare espirituala eta izate nahia osatzen lagundu baitzuten. Iturri zaharra, ur berriak. Bakearen eta justiziaren aldeko Europa beligerante baten alde gaude, gizarte-bazterkeriaren eta marjinazioaren aurrean neutroa izango ez den Europa baten alde. Euskadiren etorkizuna Europaren baitan dago, eta egun erabat posible ez bada ere, bihar izango da.
Jose Antonio Agirre Lekube, Euskadiko lehen Lehendakariaren ikuspegi aurre-hartzailean, herrien arteko bakearen eta elkarbizitzaren ikuspegitik suposatzen zuenaren haraindian, Europaren eraikun-tzak Euskadiren eraikuntza nazionala testuinguru moderno, ireki eta solidario batean gauzatzea ahalbidetuko zuten oinarriak ezartzea esan nahi zuen. Horrela, Europa balio estrategiko handiko aukera bilakatzen zen, eta da, euskal nazionalismoarentzat. Europaren alde lan egitea Euskadi libre eta autogobernatu bat ehuntzea zen, eta da. Europaren aldeko apustua egitea, kontuan izanik geurea bezalako nazio txiki batek estatu klasikoez gain beste espazio soziopolitikoak sor-tzeko beharra duela, munduan leku bat bilatzea da. Egun, Parisko Itunetik, Erromakotik eta Maastrichekotik urte asko iragan direnean, EBn ditugun arazoak mugen haraindian daude. Eta mugen haraindian daude baita ere arazo horiei eman beharreko irtenbideak.
Arazoek, diagnosi konpartituek eta irtenbideek halabeharrez mugaz gaindikoa den izaera dute jadanik. Gaur egun, globalizazio gisa ezagutzen dugun horrek prozesu aldakorretan murgiltzen gaitu batzuetan, eta prozesu horietan ez da ezer manten-tzen bere horretan. Espazioak, bizi dugun gizarte industrializatu eta teknologikoki aurreratu honetan behintzat, dimentsio sozial berri eta oso desberdina eskuratu du, eta distantzientzako, lekualdatze-denborentzako edo lanera, lo egitera, oporrez gozatzera eta abarrera joateko beharrezkoak diren lekualdaketen etorkizun hurbilenean izango dituen ezaugarri desberdinentzako pertzepzio berri bat ekarri du. Garai zailak, indarberritzekoak alajaina. Horrek guztiak interpretazio sozial berri bat du, bizitza partikularrari eta sozialari aurre egiteko moduan oihartzun zehatz eta operatiboa baitu. Eta prozesu hori orain hasiberria ez bada ere, egia da azken urte hauetan biziki suspertzen ari dela. Pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin horrelako zerbait gertatzen dela uste dut. Eta ia ezer ez zaigu arrotza egiten. Kanpoalde gisa ezagutzen dugun horretan gertatzen den ia ezer ez zaigu ezezaguna egiten. Ez zaigu ezezaguna orain dela urte asko Espainiako estatua Europar Batasuneko kide izatea. Horrek guztiak eragina du gugan, handia.
Europar sentitzearen kontzeptuak aldatu egingo dira, nortasunak ezkutatu, gizarteen konplexutasuna areagotu egingo da, mestizajeak zabaldu egingo du aniztasuna, eta soziologoek eskenatoki berri eta ezezagunen inguruan hausnartuko dute. Lehen esan dut pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin ere antzeko zerbait gertatuko dela, eta nortasunen ezkutaketak inolako ezeztatzerik suposatzen ez duen bezala, eta nik, pertsonalki, euskaldun izaten jarraituko dudan arren, etengabe aldatzen ari den Europa honetan, Europaren hazkundeak, tipula baten geruza kontzentrikoen metaketa edo alboratze gisako prozesu gisa, beste sentimendu batzuk gainjarriko dizkie nire egungo pertenentzia sentimenduei. "Han", urrutian, gertatzen denak nigan tximeleta efektua edukiko duen bezala, eta globala edo handia denak ezeztatzen ez nauen bezala, indartu egiten bainau, globala denak tokikoa behar duen bezala, era berean, gaur "kanpoan" gertatuko denak baldintzatu egingo gaitu, eragin egingo gaitu, eta, euskaldun garen heinean, behar eta sintesi historiko berrien ondorio zuzen den errealitate berrira egokitzera behartuko gaitu. Baina horrek ez digu ahantzaraziko ez txikia den hori eta ezta tokikoa dena ere. Ezer ez da arrotza inorentzat. Historiaren beharrak, zentzu horretan, apelaezinak dira.
Amaitzera noa Koldo Mitxelena zenaren hitz sendo, borobil, zuhur, ahaztezin eta profetiko hauekin: "Niri behintzat ezinezkoa egiten zait Europari buruzko zalantzak izatea, nire erroak bertan baitaude. Nahi izan ala ez izan, kultur europarra, gure osagaietatik nahiz kanpokoetatik abiatuta oratua, guztiona da, ez nirea bakarrik. Gure berezitasuna europartasunaren gorputzari usain eta kolore berezi bat ematen dion epidermis fina besterik ez da".
Hala bedi!