HHaurra da ikastolaren helburua. Haurra bere osotasunean, curriculum ofizialaz haratago, konfiantzan sendotuz, bere gaitasunak garatzeko aukerak izan ditzan. Ikaslea erdigunean jarri eta bidelagun arduratsuak ditu irakasleak. Haurraren nortasuna, askatasuna errespetatzea eta indartzea ezinbestekoak dira ikastolan. Formazio jarraian dauden profesionalak ditu Zarauzko Ikastolak, ikasketa prozesuan eta pertsonaren garapenean errespetuzko bidaide izango direnak.

Haurrei babesa eta aurrera egiteko kemena eskaintzeko lan horretan, espazio eraberritu bat eskaintzen du Salbatore Mitxelena ikastolak, irekia, goxoa, haurra eroso eta aske senti dadin. Haur Hezkuntzako eremuan, ohiko gela eta taldekatzearen muga gaindituz, espazio irekiak eta denborak berrantolatu dira, ikasleak zirkulazio autonomoan aritu daitezen, harremanak sendotzeko aukera izan eta bere erritmoan, garapen osasuntsuan aurrera egin dezan. Detekzio goiztiarrean begirada jarrita, kanpoko psikomotrizista eta optometrizta profesionalen begiradaren laguntza ere badu alor horretan.

Lehen Hezkuntzan, ikasleak oinarrizko konpetentziak garatuz doaz. Zirkulazio autonomoan eta erronka desberdinak garatuz, era manipulatiboan eta digitalean lan eginez eta elkarlana baloratuz.

Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzan, ikasleek jakitetik erabiltzera eta erabakitzerako pausua ematen dute. Diziplinarteko proiektuetan lan eginez, hainbat arlo digitalki ikasten, eleaniztasuna eta ikasketa kooperatiboa bultzatuz.

Osasun egoera dela eta, hartu beharreko neurri guztiak jarraitzen dira ikastolako egunerokoan. Ikasleen, familien eta langileen osasuna lehentasuna da. Horretan, egunero ahalegin handia egiten da osasun protokoloak ahaztu gabe, haurrei haur izaten jarraitzeko aukerak eskaintzeko. Jolastu, eta harreman-tzeko espazio eta modu ahalik eta seguruenak izan ditzaten lan eginez.

Ikastola euskalduna da, euskaraz bizi da hormaz barrura nahiz kanpora: curriculum ofizialaz gain, euskal curriculumean ere oinarri-tzen baita ikastolaren proiektua. Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eskaintzen du, geureari tinko eutsiz, baina beste hizkuntza eta kulturei zor zaien begirunea ahaztu gabe. Eleanitz proiektuaren bitartez, ikasleek gaztelera eta ingelesa ere menperatuko dituzte eta frantsesa ikasteko aukera ere izango dute.

Haurren basoa

Familiak dira ikastolaren beste zutabe nagusia. Guraso kooperatiba da, eta familiek erabakietan partaidetza aktiboa dute. Autogestioan oinarrituz, eguneroko benetako beharrei erantzuten dieten neurri eta erabakiak hartzeko aukera dute familek, ikastola eskuz esku eraikiz ikasle, guraso eta irakasleen artean. Horren erakusle dira Haurren Basoa eta ikastolako kanpo eremua eraikitzeko eraman den prozesu parte hartzailea. Ikastolaren jangela zerbitzua ere autogestionatua da. Inguruko baserritar eta ekoizleei erositako produktuekin egunero bertan egindako otordua ematen da, ikastola bertako guraso nutrizionistek osatzen dituztelarik eguneroko menuak. Gainera, 600 bizikleta eta 250 patineterentzat garajea ere badu.

Zarauzko Ikastola herritik eta herriarentzat sortu zen, eta bide horretan dihardu lanean: haur kantugintzaren sortzaile, Pagoeta Mendi Lasterketaren antolatzaileak azken urteetan, edota Etxebeltz Bertso Eskolaren sor-tzaile ere izan da. Ikastola herriak egin du eta ikastolak herria egiten du: sor-tzetik datorren lokarri horrek ez du etenik, eta egunez egun gorpuzten da ikasleek herriko kultur eskaintzan duten parte hartzean, edota zahar etxerako joan-etorrietan belaunaldien arteko lotura sendotuz. Oinarri sendo baten gainean egunero eraikitzen eta eraberritzen ari den hezkuntza proiektu bizia du, euskalduna eta etengabeko prestakuntzan dagoen lantalde egonkor batekin gauzatzen dena. Zarauzko Ikastolan haurra da helburu, eta familia eta irakasleen elkarlana bide.

"Gure helburua