UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaritzan erreleboa dator. Joxerra Bengoetxea errektore berriaren izendapenak aldaketak ekarri ditu euskal unibertsitate publikoko egituretan, kasu honetan Udako Ikastaroetan (UIK). Idoia Otaegui Aizpurua (Donostia, 1968) EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasle agregatua izango da zuzendari berria, azken sei urteetan kargu horretan aritu den Itziar Alkortaren ordez.
Zuzendari berria Justizia eta Lan sailburuordea (2005-2008), Eusko Jaurlaritzako Kabineteko zuzendaria (2005), Nafarroako Parlamentuko aholkulari juridikoa (2000-2004) eta abokatua (1992-2000) izan zen. UIKeko zuzendari akademiko izendatu aurretik, EHUko Gipuzkoako Campuseko idazkari akademikoa izan da (2021-2025), Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko idazkari akademikoa (2018-2021) eta UIKek antolatutako Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Gasteizko Udako Ikastaroen zuzendarikidea (2018-2025).
"Ilusioa eta erantzukizuna"
Euskal unibertsitateak bidalitako oharraren arabera, Otaeguik "ilusioz eta arduraz" hartu du bere gain Itziar Alkortak 2019tik gidatu duen erakundearen kudeaketa. Joxerra Bengoetxea UPV/EHUko errektoreari, berarengan jarritako konfiantzagatik eta Itziar Alkortari trantsizioan eskainitako babesagatik eskerrak emateaz gain, Otaeguik hasieratik proiektua gidatu duten pertsona guztiek egindako lana nabarmendu du: Ricardo Echepare (1981-2007), José Luis de la Cuesta (2008-2014), Carmen Agoués (2015-2019-2018)
2025eko Udako Ikastaroei dagokienez, programazioa eta izen-ematea datorren maiatzaren 8an irekiko direla iragarri du.
Itziar Alkortak, bere aldetik, kargua utzi du UIKeko patronatuari eta zuzendaritzari eskerrak emanez, sei urteko "esperientzia bikaina" duela azpimarratuz eta taldean egindako lanaren emaitzekin pozik agertuz. Aurrerantzean EHUko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakaskuntza eta ikerketa lanari jarraipena emango dio.
Erreleboa patronatuan
EHUko errektore taldea aldatu ostean, UIKeko zuzendaritzak hainbat kargu berri ditu.
Hauek dira Patronatuko kide berriak: Joxerramon Bengoetxea Caballero, UPV/EHUko errektorea eta UPV/EHUko Udako Ikastaroak Fundazioko Patronatuko presidentea; Javier Varona Guarás gerentea; Juana Goizueta Vertiz, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza Errektoreordea Errektorearen zuzeneko izendapenak: Jon Zarate Sesma, Itxaso Maguregi Olabarria, Jose Luis de la Cuesta Arzamendi