Madril – Dana-ekaitzak kaltetutakoentzat, zaintza ardurak dituztelako, mugikortasun arazoak edo besteak beste konektibitate arazoak medio, lanik egin ezin dutenentzat, %100ean ordaindutako lan baimenak onartzeko asmoa iragarri zuen atzo Yolanda Díaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak; proposamena ez du begi onez hartu patronalak.
Horren berri izan bezain pronto adierazi zuen Antonio Garamendi CEOEko presidenteak, ezin duela ulertu nola egin dituen Diazek iragarpen horiek, aldez aurretik eragile ekonomikoekin hitz egin gabe, eta enpresak “porrot eginda” daudenean.
“Ez dut ulertzen inork egoera hau baliatzea, erabat ezezagun zaizkigun eta hitzartu gabe dauden neurriak aldarrikatzeko. Ez dugu konpreni-tzen, politika egitearen aitzakian, erabat porrot eginda dauden enpresen kontura ezkutu sozialak planteatzea”, adierazi zuen Garamendik Bilbon, CEOEk eta euskal patronalek deituta, Danak kaltetutakoen alde burututako elkarretaratze isilaren ondoren.
TVEn egindako adierazpenetan, baimen horiek ez dutela aurrez ezarritako iraupenik izango, “arrazoi ugari” estali ahal izango dituztela, eta eskatzen diren denbora-tartean langileak soldata osoa kobratu eta kotizatuko duela aurreratu zuen bigarren presidenteordeak.
Heriotzen kasuan, ehorzketaren ondorengo bost egun finkatuko dira, Díazek zehaztu zuenez. Baimen horiek eskatzeko arrazoien artean leudeke, senideak bilatu edo zaindu beharra, etxebizitzan arazoak izatea, kalte materialak jasan izana, baita mugikortasun eta konektibitate arazoak ere.
Díazek argi adierazi zuen gainera, baimen horiekin erabilitako egunak ez direla berreskuratu beharko, eta kaleratzeren bat gertatuz gero, baliogabetzat joko dela. “Ez dira egun horiek berreskuratu beharko, kausa bat izatea nahikoa izango da (...) kausak ugari aurreikusiko dira, eta soldata zein kotizazioak oso-osorik mantenduko zaizkie”, azaldu zuen.
Neurri horiek, datorren asteko Ministroen Kontseilura eramango dituen laguntza-sorta berrian onar-tzeko asmoa du Espainiako Gobernuak.
“Suntsituta”
Ordaindutako baimen horiek covid-19aren pandemian “agian onargarriak liratekeela” kritikatu zuen Garamendik, baina egoera honetan “enpresarik ez dagoela” esan zuen, uholdeak erabat “suntsitu” dituelako.
“Ahal den neurrian jende guztiari laguntzea izan beharko genuke helburu, enpresak berriro ireki ahal izatea; langileei laguntzea bai, baina, mesedez, denok bat eginda lan egitea, taldean lan egitea. Une honetan ez dago titular deigarriak emateko premiarik, jendeak ez du horrelakoen beharrik, jendeak laguntza behar du, benetako elkartasuna sentitu eta ikustea”, gaineratu zuen. Enpresarien presidenteak “uholdeekin politika egiteari uzteko” eskatu zien politikariei.
Díazi egindako kritikaz oso bestela, hartu beharreko neurriak erabakitzeko orduan biziki eskertu zuen Garamendik Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren jarrera, tartean ICOren kreditu-lerroa; eta ezinbesteko batasun horren eredutzat jarri zuen atzo CEOEk, UGTk eta CCOOk elkarretaratzeak deitu izana.
En corto
Escudo social
Apoyo de Podemos. La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, saludó la medida anunciada ayer por parte de la vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo, Yolanda Díaz. No obstante, la líder de Podemos cree que el Ejecutivo tiene que declarar el estado de alarma y construir un “verdadero escudo social” en el que se sancione a las empresas “que de manera irresponsable mandaron a los trabajadores y las trabajadoras a trabajar ese día”. Hasta que eso no pase, apuntó Belarra, considera “que no se estará haciendo lo suficiente”.