Elkar Fundazioak AEKri eta Korrikari luzatu zien ostegun honetan Ibilbideari Elkar Saria, biek ala biek eskutik, ezagutzatik hasi eta erabileraraino, euskararen arlo guztietan egindako lana sarituz.

Euskerarekin bat

Joxemari Sors Bagüesek eta Jon Jaka Auzmendik azaldu zutenez, 70eko hamarkadan sortu zenetik hona, milaka lagun bildu dira euskarara AEKri esker. “Militantziaz, ilusioz eta ahalik eta profesionaltasun handienaz erantzun zion AEK-k lan-baldintza egokiren gabeziari, bere helburua lortzeko ahaleginean etsi gabe”, azpimarratu zuten Elkarreko arduradunek.

Korrika

Bestalde, Korrika euskararen aldeko “indar ikaragarrizko irudi” bihurtu dela esan zuten; “Tankera guztietako pertsonek elkarrekin egiten dute korrika, eta lekukoa ere eskuz esku pasatzen da. Irudi horrekin agerian geratzen da euskararen normalizazioak guztion beharra duela, elkartasunetik lortuko dugula Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz bizitzea”, gaineratu zuten.