Koordinatzaile lanetan zabiltzan lehenengo edizioa izango da honakoa. Nola bizi izan duzu orain arteko prozesua eta erantzukizun hau?

Orain arte beste ikuspuntu batzuetatik bizi izan dut Korrika, eta aurtengo erantzukizuna askoz ere handiagoa da, baina hilabete luzeetako lanari esker eta ingurukoen lanari esker bide onetik goaz eta espero dugu horrela izatea Baionara iritsi arte.

Zer espero duzue aurtengo Korrikan? Zeintzuk dira helburuak?

Helburuak berdinak dira 1980tik. Korrika beharrezkoa dugulako AEK-k aurrera egin ahal izateko eta egunerokotasunean euskararen normalizazioan egiten dugun lan hori sustatzeko. Eta bestetik, ezin ahaztu euskararen kontzientziazioan eragiteko dagoen beharra. Bi horiek dira Korrikaren helburuak. Eta aurten Harro herriren bitartez islatu nahi izan duguna da euskara dela euskaldun egiten gaituena. Ordua dela, garaia dela, esateko euskaraz harro bizi nahi dugula, eta norbanakoen erantzukizuna dela euskaraz bizitzeko hautua egitea, baina aldi berean komunitatea osatuko dugula euskaldun guztion artean. Hori da erronka.

Konplexuak daude oraindik euskaldunen artean?

Bai. Argi dago, nabaria da erabilera datuak ez datozelako bat ezagutzarekin. Arrazoietako bat konplexuak izan daitezke. Baina ikasteko aukerak ere aldarrikatu nahi ditugu, edozein pertsonak dagoen egoeran egonda euskaraz doan ikasteko aukera izatea. Eta badago lana horretan.

Aurten Azterketak euskaraz kolektiboa omentzen duzue. Zergatik?

Ipar Euskal Herrian burutzen den borroka hau ezezaguna da Euskal Herriko leku askotan. Korrika bozgorailu izatea nahi dugu, ezagutzen emateko zein den bertan bizi den errealitatea. Gaur egun gazte askok nahiz eta euskaraz ikasketak egin ez dute azterketak euskaraz egiteko aukerarik. Eta 25 urte luzez egindako hizkuntza eskubideen aldarrikapeneko borrokagatik, egindako bide luzeagatik aitortza bat egin nahi izan diegu. Gazteak dira bultzatzaileak, egitasmoaren zentroa, eta azpimarratzekoa da. Sarri esaten da gazteek ez dutela ardurarik hartzen, eta azpimarragarria iruditu zaigu.

Oldarraldi judizialak markatutako urtea da honakoa. Garrantzi handiagoa ematen dio aurtengo Korrikaren babes sozialari?

Bai, egia da askotan atera garela gure herriko eta hirietako plaza eta kaleetara oldarraldi judizial horren salaketak egitera. Uste dugu beharrezkoa dela, ez bakarrik Korrikan. Noski Korrika Euskal Herri idealaren erakusgarri izango da. Baina an-tzeko beste ekitaldietan ere beharrezkoa da kaleak betetzea eta euskaldunak hemen gaudela aldarrikatzea.

Mende erdi pasatu da lehenengo ediziotik, nola aldatu da Korrika urteotan?

Izan duen alde positiboa da garaietara egokitzen jakin duela. Dagoeneko 23 edizio egin ditu, 44 urte eta pil-pilean dagoen egitasmoa da, euskararen inguruan Euskal Herrian dagoen erraldoienetakoa. Egokitzeko joera izan du, aurten app-a indartzeko apustua egin dugu, gero eta elkarlan gehiago abiatzen ditugu, eragile ezberdinekin, komunikabideekin… ari gara bidea egiten.

Korrika oraindik beharrezkoa al du AEK-k?

AEK-k Korrika beharrezkoa du ekonomikoki, bai. Bestela ezinezkoa litzateke aurrera egitea.

Zer ematen dio euskaldunei?

Guztioi zorrarazten digu zirrara berezi bat. Korrikak pertsona oro, komunitate baten talde baten parte sentiarazten du, bagarela nor, badugula gure lekua eta komunitate horrek duen indarrarekin harro herri sortuko dugula.

Garrantzitsua da Euskal Herriko mugetatik kanpo egiten den Korrika ere?

Korrikak daukan muga bakarra euskararena da. Munduan zehar banatuta dauden euskaldunek ere antolatzen dituzte Korrikari lortutako egitasmoak, eta diaspora ere presente izaten dugu.

La 23ª edición de la Korrika arranca hoy en Irun y atravesará Gipuzkoa a lo largo de cinco jornadas. No será hasta el martes cuando regrese a territorio guipuzcoano, donde permanecerá durante media jornada al viajar desde Hernani hasta Mutriku. El día que pasará más tiempo en Gipuzkoa será el sábado, ya que recorrerá todo el territorio con paso por Oñati, Beasain, Tolosa, Hernani, Donostia y Errenteria. El domingo será el turno de Oiartzun

Gaur

Irun 15.59.59

Hondarribia 16.23

Irun 17.05

Hendaia 17.19

Asteartea 19

Nafarroako muga (Goizueta) 20.16

Hernani 21.34

Urnieta 21.38

Lasarte-Oria 21.58

Usurbil 22.53

Orio 23.57

Asteazkena 20

Zarautz 00.43

Getaria 1.38

Zumaia 2.03

Aizarnazabal 3.25

Zestoa 3.59

Azpeitia 4.48

Azkoitia 5.31

Bergara 6.44

Elgeta 8.34

Eibar 10.30

Soraluze 11.15

Elgoibar 12.09

Mendaro 12.55

Deba 13.28

Mutriku 14.11

Ondarroa 15.03

Larunbata 23

Arabako muga 1.56

Gatzaga 2.11

Eskoriatza 2.37

Aretxabaleta 3.16

Arrasate 3.29

Oñati 4.21

Legazpi 5.45

Zumarraga 6.47

Urretxu 7.00

Ezkio Itsaso 7.26

Gabiria 7.52

Ormaiztegi 8.44

Mutiloa 8.51

Zerain 9.04

Segura 9.17

Idiazabal 9.37

Olaberria 10.15

Lazkao 10.41

Beasain 10.56

Ordizia 11.34

Itsasondo 12.09

Legorreta 12.22

Ikaztegieta 12.48

Alegia 13.08

Tolosa 13.53

Ibarra 14.13

Anoeta 14.45

Irura 14.58

Amasa-Villabona 15.05

Zizurkil 15.31

Aduna 15.44

Andoain 16.10

Urnieta 16.42

Hernani 17.06

Astigarraga 17.49

Donostia (Martutene) 18.09

Donostia (Erdia) 19.23

Donostia (Altza) 22.47

Pasai Antxo 22.50

Trintxerpe 23.10

Pasai San Pedro 23.17

Pasai Donibane 23.25

Lezo 23.32

Errenteria 23.48

Igandea 24

Oiartzun 00.27

Nafarroako muga 1.36