Lezoko Udala Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Planean lanean ari da. Lehenengo pausoa udal langileekin, ekimen honen berri emateko, urtarrilaren bukaeran egin zen bilera izan zen.

Prozesu honek Udalaren zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza euskara izatea bultzatuko du, betiere, herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz.

Honenbestez, Iker Salaberriak, Euskara zinegotziak, jakinarazi zuenez, hurrengo zeregina Lezoko Udalaren barruko diagnostikoa egitea izango da. “Horrela, gaur egungo hizkuntza erabileraren eta kudeaketaren argazki zehatza osatuko dugu”, azpimarratu zuen.

Diagnostiko hori oinarri hartuta, euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa osatzea aurreikusi dugu, bai eta unean-unean erabili beharreko hizkuntza arautuko duen hizkuntza irizpideen dokumentua ere”, gaineratu zuen.

Udalaren barrura begirako prozesua abiatu berri den honetan, kalera edo herrira begira ere euskararen normalizazioa eta erabilera susta-tzeko prozesu parte-hartzailea abia-tzea aurreikusten da epe laburrean.

Horrekin batera, abenduko Osoko Bilkuran Lezo Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMAko) kide izatea erabaki zuen. Handik egun batzuetara mankomunitateak Lezorako izendatutako teknikariak UEMAren berri eman zien bertaratuei. Horrela, hizkuntza-politiketan eragiteko UEMAk betetzen duen eragile paperaz gain, gaur egun udalerri euskaldunen errealitatea sakonago ezagutzeko garatzen dituen ikerketa lerroak azaldu ziren, bai eta Udalei eskaintzen dizkieten zerbi-tzu eta proiektu aitzindariak ere.

Lezo gehituta, 106 udalerri biltzen ditu UEMAk abenduaren 16tik aurrera. Guztien artean 332.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.