2.255 pertsonatan handitu da 2023ko lehen hiruhilekoan Euskadiko biztanleria, 2.222.164 izatera iritsi arte, atzerriko biztanleen hazkundeari esker (+4.834); izan ere, espainiar nazionalitatekoak 2.579 gutxiago baitira.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) atzo lehen aldiz argitaratu zuen Biztanleriaren Estatistika Jarraituaren behin-behineko datuak dira.

Estatistika horrek biztanleriaren bilakaerari buruzko behin-behineko zenbatespenak eskaintzen ditu hiruhileko bakoitzean. Apirilaren 1ean, EAEko biztanleria %0,1 hazi da urtarrilaren 1aren aldean, eta serie historikoko baliorik gorenera iritsi da (datuak 2002az geroztik neurtzen dira). Hazkunde horren arrazoia atzerriko nazionalitatea duten pertsonen gorakada izan da, espainiar nazionalitatea dutenen murrizketa konpentsatu duelako.

Izan ere, biztanleria atzerritarra etengabe ari da hazten Euskadin 2014ko uztailetik, 2021ean hiru hiruhilekoko aldian izan ezik. 2014ko uztailaren 1etik gaur egunera arte, 89.157 pertsona atzerritar gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan.

Erabat bestela, Espainiako nazionalitatea duten egoiliarren kopuruak, berriz, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera etengabe egin du behera. Orduaz geroztik, 39.548 gutxiago dira.

Atzerritar gehiago Estatuan, oro har, 136.916 biztanle gehiago bizi dira (+%1,24) 2023ko lehen hiruhilekoan, atzerriko herritarren kopuruak gora egin duelako, eta datu horrekin, 2023ko apirilaren 1ean 48.196.693 biztanlera iritsi da, serie historikoaren baliorik handiena. Euskadin gertatu bezala, atzerritarren etorrerak arindu du Espainiako nazionalitatea duten biztanleen murrizketa.

Hala, 149.530 atzerritar gehiago zenbatu dira lehen hiruhilekoan, guztira 6.227.092 direlarik; epe horretan, espainiar nazionalitatea duten pertsonak 12.614 gutxiago dira.

Gainera, Espainiako nazionalizazio-prozesuen ondorioz, atzerrian jaiotako biztanleak 8.307.497 ziren, atzerriko nazionalitatea zutenak (6.227.092) baino gehiago.

2023ko lehen hiruhilekoan etorkinen nazionalitate nagusiak honako hauek ziren: kolonbiarrak (44.300 etorrerarekin), marokoarrak (23.200), venezuelarrak (21.500) eta perutarrak (18.800).

Emigranteen nazionalitate ugarienak, berriz; espainiarrak (11.500 irteera), marokoarrak (8.400), errumaniarrak (7.700) eta kolonbiarrak (5.400).

Autonomia-erkidegoka aztertuta, 2023ko lehen hiruhilekoan biztanleria autonomia-erkidego guztietan hazi zen, Galizian eta Extremaduran, eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan izan ezik.

Gehikuntzarik handienak, termino erlatiboetan, Madrilgo Erkidegoan (%0,6), Valentziako Erkidegoan (%0,54) eta Katalunian (%0,46) izan dira; ondoren Mur-tzian eta Balearretan (%0,25 bakoi-tzean), Nafarroan (%0,23) eta Kanarietan (%0,21). Aitzitik, populazioak behera egin du Melillan (%0,12), Extremaduran (%0,07) eta Ceutan (%0,06); Galizian, aldiz, ez da aldaketarik izan.