Elhuyar Fundazioak 50. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu du
Festa Donostiako Kursaalean izan da eta elkarrizketak, musika, dantza, bertsoak eta umorea izan dira tarteko
Mende erdia bete du aurten Elhuyarrek eta, hori dela eta, 400 lagunetik gora elkartu dira ostegun honetan Donostiako Kursaalean, urteurren hau ospatzeko antolatu den ekitaldi nagusian.
Relacionadas
Arratsaldeko zazpietan eman zaio hasiera festari. Elhuyarrekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzten elkarrizketak izan dira, baita kulturako arlo ezberdinetako ikuskizunak ere: Maialen Arzallus bertsotan aritu da, Janus Lester taldearen musika entzun ahal izan da, Kimuak taldeak dantza egiteko aukera izan du eta Antton Telleriaren umorea ere lekuko izan da, besteak beste.
2022an zehar betetako 50 urteak hainbat modutan ospatu ditu fundazioak, Elhuyar, 50 urte aurrerago lelopean. Ostegun honetako festak, beraz, amaiera bikaina eman dio urrezko ezteiei.
Temas
Más en Sociedad
-
La Fiscalía solicita bloquear las webs extranjeras que ofrecen gestación subrogada
-
El consejero de Salud considera que la reforma del Estatuto Marco amenaza la "viabilidad" de Osakidetza
-
El cadáver localizado en el río Deba en Eskoriatza no presenta indicios de criminalidad
-
Kolorez eta musikaz jantziko da Tolosa, Ostegun Gizenari ongietorria emateko