Tolosa prest dago inauteriei hasiera emateko. Ostegun honetan, musikak eta koloreek jaia hartuko dute otsailaren 19a arte, tolosarrentzat oso bereziak diren bost egunei hasiera emanez.
Aurtengo edizioa berrikuntzez beteta iritsiko da, eta azken orduko albiste garrantzitsu batekin ere: Ohiko zezenketa eta sokamuturra burutzeko aukera izango dute tolosarrek.
Ostegun Gizena
Udal Txistulari Bandak hasiera emango dio Ostegun Gizenari 11etan udaletxean, tradizio den Iñauteritako Zortzikoa joaz eta ohiko ibilbidea eginez. Ondoren, Plaza Zaharrean, Kabi Alai elkarteak pregoia botako du udaletxetik, eta jarraian, 12etan, suziriak zerua hartuko du jaia piztuz. Eztanda entzun orduko, Pintxana eta Kabi Alai txarangak irtengo dira, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.
16.30etan zezenak egongo dira Zezen-plazan. Bitartean, Pintzana eta Kabi Alai txarangek giroa alaituko dute dantza-doinuekin, eta ondoren kalejira egingo da. 16.45etan Sudur gorriren kalejira Isabelita guneraino iritsiko da, hantxe dantza-ikuskizuna eginez. 19etan Aurrera Kirol elkartearen danborrada hasiko da, gaualderarte giroa piztuz.
Gauez, 22etan Ahantzi Erromeria, Bad Sound eta DJ EO taldeak taula gainean arituko dira txosnagunean, eta ondoren, iluntzetik goizaldera, Tolosako elkarteetako txarangek giroa alaituko dute.
Ostiral Mehea
16.30etan zezenak egongo dira berriro ere, eta 19.30etan Ostiral Meheko danborrada hasiko da. 22etan, berriro ere txosnagunean, Hazas, Tatta eta Dja arituko dira. Era berean, 22.30etatik aurrera, Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral meheko jaialdia egingo da Leidor aretoan, eta 23.30etan, kalez kale Jainekin txarangak gaua piztuko du.
Zaldunita Bezpera
11etan Tolosako erraldoi eta buruhandien konparsa aterako da Gernikako Arbola lorategitik; eta ordu berean, Lapurdi plazatik, Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU trena ibiliko da kaleetan barrena. 11.30etan, Udaberri dantza-taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da; eta ordu berean, Eduardo Mocoroa Udal musika-eskolako ikasle-bandaren kalejira hasiko da musika eskolatik. 12etan Kabi Alai txaranga aterako da, kalez kale.
Arratsaldean, 17etan, Geltoki kaletik, Haur-danborrada hasiko da. 18.30etan Andoni Ollokiegi abeslariak kontzertua emango du Alondegi plazan. Eta 19etan, Plaza Zaharretik, Tolosako Danborradaren irteera izango da, Numen dantza-eskolako kosakoekin batera.
Gauean, DJak egongo dira txosnagunean, eta ondoren Oria txaranga, kalez kale.
Zaldunita
Goiz-goizean hasiko da Zaldunita eguna Tolosan. Goizeko 8etan, Felipe Gorriti plazatik, Diana hasiko da, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik. Ondoren, 8.45etan, Udal Txistulari bandak Inauteritako Zortzikoa joko du ohiko ibilbidea eginaz, udaletxetik hasiz.
10etan, txarangen irteera izango da, eta 11etan sokamuturra. Zezen-festarekin, karroza eta konpartsen irteera emango da.
12.30etan, Isabelita gunean, Txintxeta, Txorroskilo eta Borragoma pailazoen Txanpon Baten Truke ikuskizuna hasiko da haurrentzat; eta 13etan, La Jodedera taldeak kontzertua emango du txosnagunean.
Arratsaldez, 15.45etan, Udal Txistulari Bandak Idiarena joaz egingo du ohiko ibilbidea. 16etan kalejira egongo da zezen-plazaraino, eta bertan, 16.30etan, zezenak hasiko dira. Bitartean, Isabelita gunean, Rockalean elektrotxarangak joko du; eta 16.45etan, Emeterio Arrese kalean, Bingo musikatua hasiko da, Alex Padillaren eskutik.
19etan, Laket, Derrumbe eta DJ Txustiyas taldeen kontzertuak hasiko dira txosnagunean.
Gauez, 22.30etan Euskal Herria plazan, Janus Lester taldearen kontzertua hasiko da; eta 23.30etatik aurrera, Kalean eta Iraunkorrak txarangek kaleak alaituko dituzte, kalez kale.
Astelenita
Goizeko 9etan, txarangak irtengo dira, Tarragona akordeoi taldearen kalejirarekin batera. 11etan, karrozen eta aisialdi-taldeetako konpartsen irteera izango da; eta ordu berean, Plaza Zaharrean, Sokamuturra egongo da, Terete txarangaren doinuek jaia alaitzen duten bitartean.
Arratsaldez, 16etan, kalejira hasiko da zezen-plazaraino, eta bertan, zezenak hasiko dira 16.30etan. 17etan, Isabelita gunean, Gaztearen eskutik DJ Oizeder Mayo eta DJ Oihan Vega arituko dira. Musikarekin jarraituz, 19etan Muxutruk, Txamakos eta DJ Adarraren kontzertuak izango dira txosnagunean.
20etan, Isabelita gunean, Psycho Clown Zo-Zongó antzerki, prioteknia eta perkusio-ikuskizun ibiltaria hasiko da.
Gauez, 23.30etan, Bonberenea eta Incansables txarangak ibiliko dira, kalez kale.
Asteartita
Oso goiz ekingo diote tolosarrek Asteartitari. Goizeko 6etan, Plaza Zaharretik, Udal Txistulari Bandak Alborada joko du; eta 8etan, zezenak egongo dira, zezen-plazan. Zezenekin jarraituz, 11etan Sokamuturra ospatuko da Plaza Zaharrena, eta ordu berean, Karroza eta konpartsen irteera emango da.
12etan, Euskal Herria plazatik, txarangen bilkura emango da, eta ondoren kalejira.
Arratsaldez, 15.45etan, Udal Txistulari Bandak Idiarena joaz egingo du ohiko ibilbidea. 16etan, kalejira zezen-plazara, eta bertan, zezenak hasiko dira 16.30etan.
17etan, Isabelita gunean, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna egongo da; eta 19etan, Dantzaldia, Sukalde eta San Esteban txarangekin.
Gauean, 23.30etatik aurrera, Incasables txarangak kaleak hartu ditu.
Piñata Igandea
Inauteriei bukaera emateko, 11etan, Iurreamendi egoitzatik, Poca Tripa txarangaren eta konpartsen emanaldiak izango dira. 11.30etan, Udal musika-eskolako ikasleen bandaren konpartsaren irteera emango da. 12etan, Leidor aretoan, Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsak, musika-eskolako ikasleek eta The Herrikide´s musika taldeek kontzertua emango dute.
Egunari amaiera emateko, 19etan, Plaza Zaharretik, suzko-zezenak aterako dira.
Inauteriak disfrutatzera. Gora Tolosa!