Urte guzti hauen ostean, Legorretako Panaderia Arregiko bezeroek “pena handia erakutsi dute” denda ixtera doala jakitean. “Batzuk merezi duzue esaten dute, baina beste batzuk ze pena, betiko denda da”, aitortu dio egunkari honi Marivi Arregik. Bere anaia Patxi jubilatu dela eta amaitu da ia mende bateko ibilbidea.

Herritarren erosteko ohiturak azkeneko hamarkadetan aldatu badira ere, beraiek bezeroak mantentzea lortu omen dute. Azken urteotan, batez ere legorretarrak izan dira, baina Marivi eta Patxiren aiton-amonek eta osaba Ramonek ogia bertan egiten zutenean, Beasaindik, Ordiziatik eta inguruko beste herri batzuetatik ere gerturatzen ziren produktu hori eskuratzera. “Oso bezero onak izan ditugu, egia esan”, baieztatu du Goya.

Horregatik, neba-arreba hauek esker oneko hitzak besterik ez dituzte, erostera gerturatu izan direnei, baina baita hamarkadetan zehar izandako langileei ere. “Urte guzti hauetan zehar gure bezero izan direnei eta okindegian lan egin duten guztiei, bihotz-bihotzez, mila esker”.