donostia - Martxoaren 8an "borrokarekin bat" egiteko deialdia egin zien atzo Donostiako Mugimendu Feministak emakumeei beren eskubideen alde egiteko ; bide batez, erakunde publikoen "garbiketa morea" ere salatu zuten, ez baitituzte "hitz politak" nahi, "benetako neurri, baliabide eta politika feministak" baizik.

Donostiako mugimendu feministako hamar bat kidek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Donostiako Emakumearen Topagunean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta datorren iganderako antolatu dituzten mobilizazioen egitaraua aurkezteko.

Kaleak bete nahian Horietako bik, Carmen Altunak eta Flor Rodriguezek, bozeramaile gisa jardun zuten, eta azaldu zutenez, 2018an eta 2019an antolatutako greben ondoren, aurten ez dute lanuzterik deituko, baina "kaleak beteko dituzte berriro, ozen esateko gizartearen eredu hau biziezina dela pertsona gehienentzat, batez ere emakumeentzat eta genero-disidenteentzat".

"Indarrak antolatzeko eta ba-tzeko" premia azpimarratu zuten,"ahalegin eraldatzailearen alde" antolatu dituzten mobilizazioen leloak dioen bezala ("Antolatu indarrak, batu borroka feministara"), aldarrikatzen dutena "beste eredu sozial eta produktibo bat" baita.

"Ez dugu berdintasun formalik nahi, feminismo erradikala baizik", nabarmendu zuten bozeramaileek, eta feminismo "antikapitalista, antifaxista, antikolonialista, antikapazitista" eta "zapaltzen gaituzten sistemen aurka dauden" guztien alde egin zuten.

Ekintzaile donostiarrek adierazi zutenez, euren ekintzak tokikoak izan arren, beraien ikuspegia "globala" da, "planeta osoko euren ahizpa feministekin batuta" daudelako, "neoliberalismoaren erasoaldiari" aurre eginez.

Ekintzak, bezperatik Martxoaren 8ko mobilizazioei dagokionez, iragarri zuten bezperan hasiko direla ekintzak, emakumezko presoei elkartasuna adierazteko Martuteneko espetxetik "gurpil gainean" egingo den martxa batekin; herri bazkaria eta afaria ere izango dira larunbatean, eta Bulebarrean jarriko duten Gune Feministan hainbat hitzaldi eta tailer ere eskainiko dira. Gune hau igandean ere irekita izango da.

Iganderako ekintza nagusia, arratsaldeko seiretan, Gipuzkoako hiriburuko hainbat auzotatik etorritako "zutabeak" bilduko dituen manifestazio "bateratua" izango da.

Igandean bertan, eguerdian, elkarretaratzea egingo dute Alderdi Ederren, eta, aurretik, El violador eres tú performancea eta Gipuzkoako garbitzaileak protagonista izango dituen"mosaiko" bat ere antolatu dituzte, besteak beste.

con las reivindicaciones

confluencia de la diputación

Invitación a participar. La Diputación de Gipuzkoa se sumó ayer a las reivindicaciones a favor de los derechos de la mujer que se realizarán "a nivel mundial" con motivo del Día de la Mujer e hizo un llamamiento "a toda la sociedad" para que participe en los actos del 8 de marzo con el fin de "seguir aunando esfuerzos a favor del desarrollo de la Agenda Humana de la Igualdad". Esta petición se recoge en la declaración institucional aprobada ayer por el Consejo de Gobierno Foral, según informó la portavoz de la Diputación, Eider Mendoza, quien aseguró que la institución foral "confluye de pleno" con las iniciativas que se promueven en esta fecha.