donostia - Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdi irekiaren laugarren edizioa antolatu du. Ekitaldiak nagusiki Donostian gauzatuko diren arren, Bilbon eta Iruñean ere hainbat jarduera izango dira 2019ko irailaren 30etik urriaren 5era.

Diziplina zientifiko ezberdinetako nazioarteko hainbat Nobel saridunek eta zientzialari ospetsuk astrofisika, kosmologia, fisika kuantikoa, botanika, biomaterial adimendunak edo paleoantropologia hizpide izango dituzte Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Guggenheim museoan eta Iruñeako Baluarte jauregian egingo diren hitzaldi nagusietan. “Zientzia balio kultural, ekonomiko eta estetikoa da”, azpimarratu zuen Pedro Miguel Etxenike, EHUko katedradunak eta P4K 2019ko presidenteak, atzo Victoria Eugenia Antzokian egindako aurkezpenean.

Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Barry Barish grabitazio uhinen astrofisikaria (Fisikako Nobel Saria, 2017), Jean-Pierre Sauvage makina molekularren diseinatzailea (Kimikako Nobel Saria, 2016), Martina Martinon paleoantropologoa eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren zuzendaria eta Serge Haroche fisika kuantikoan aditua (Fisikako Nobel Saria, 2012).

Emakume zientzialariei garrantzi berezia eman nahi izan diete Passion for Knowledge jaialdian, eta irailaren 30ean, inaugurazio ekitaldiaren ondoren, pulsarra aurkitu zuen Dame Jocelyn Bell Burner zientzialariak emango du lehen hi-tzaldia 18.30ean Victoria Eugenia Antzokian. “Duela gutxi Breakthrough saria irabazi zuen pulsarrak aurkitzeagatik eta ikerkun-tza zientifikoan erreferente handienetako bat da. Donostian egon den aldietan oso hitzaldi aberasgarriak eskaini ditu eta oso pozik gaude aurten ere gurekin egongo delako”, azpimarratu zuen DIPC-ko zuzendariak, Ricardo Diez Muiñok, aurkezpenean.

Bertso Passion ekimenaz gozatzeko aukera ere izango da urriaren 2an Victoria Eugenia Antzokian. Ekimenean Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak eta Amets Arzalluzek bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituzte. Naukas Passion saioak ere ospatuko dira urriaren 3an Victoria Eugenia Antzokian eta Espainiako dibulgatzaile ezagunenetako batzuk hartuko dute parte bertan; esate baterako, Iruñeako Planetarioko Javier Armentia zuzendariak eta Gemma del Caño Farmazian eta elikaduran adituak. Bestalde, Creativium argazki-erakusketa ere zabalduko da, ikusleak gizabanakoaren sormenari eta bere alderdi ezberdinei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuz.

topaketak Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen eta Nobel saridunen zein punta-puntako zien-tzialarien arteko top@DIPC-Zientziarekin solasean! topaketak antolatu dira laugarren edizio honetan ere. Topaketetan Euskal Herriko 100 ikastetxe inguruk parte hartuko dute. “Topaketa horien helburu nagusiak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea dira”, azaldu zuen Etxenikek.

Bi topaketa antolatu dituzte; lehenengoa Donostiako Eureka! Zien-tzia Museoan, urriaren 2an, eta bigarrena Bilboko Guggenheim Museoan, urriaren 4an. Topaketa bakoitzean nazioartean sona handia duten eta P4K 2019 jaialdiko gonbidatuen artean aukeratutako arlo desberdinetako hiru ikertzailek hartuko dute parte, Moderatzaile lanetan Pedro Miguel Etxenike arituko da.

Gainera, urriaren 5ean, Passion Txiki jaialdia ospatuko da Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan. Txikienentzako antolatutako jaialdi honetan, haurrek aukera izango dute esperimentu praktikoen tailerretan jardun eta egun batez zien-tzialari izateko. Eguna Marikalanbre bizitzaren laborategian ikuskizunarekin amaituko da, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko komunikatzaile zientifikoak eskainiko duen ipuin kontaketarekin.

Komunitate zientifikoko gazteen-tzat ere dibulgazioaren arloan treba-tzeko jarduerak antolatu nahi zan dituzte Passion for Knowledge 2019 honetan, eta doktoretza ikasle talde batek hainbat jardueretan parte hartuko du euren esperientzia aberastu eta komunikazio gaitasunak garatzeko helburuarekin. Halaber, jaialdiko barne komunitate zientifikoari, bereziki doktoretza egiten ari diren ikasleei, eta doktoretza ondorengo ikertzaile gazteei zuzenduta, Dynapeutics nazioarteko udako eskola antolatu dute irailaren 30etik urriaren 4ra arte. Eskolan biomolekulen azterketa eta simulazioa izango dira ardatz nagusi.

Jaialdian antolatutako ekitaldi guztiak doakoak izango dira. Edukiak gaztelaniara, ingelesera eta euskarara itzultzeko interpretazio-zerbi-tzua eskainiko da eta hitzaldi nagusiak zuzenean emango dira streaming bidez p4k.dipc.org web-orrian. Passion for Knowledge-n parte har-tzeko, webgune horretan bertan izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen dute antolatzaileek.

Dudley Herschbach. Kimikako Nobel Saria 1986. Bertso Passionen parte hartuko du urriaren 2an Victoria Eugenia Antzokian 19.30ean.

Jean-Marie Lehn. Kimikako Nobel Saria 1987. Urriaren 3an hitzaldia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian 18.50ean.

Claude Cohen-Tannoudji. Fisikako Nobel Saria 1997. Urriaren 2an hitzaldia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian 18.50ean.

Albert Fert. Fisikako Nobel Saria 2007. Urriaren 3an hitzaldia eskainiko du Guggenheim Museoan 19.00etan.

Serge Haroche. Fisikako Nobel Saria 2012. Irailaren 30ean hitzaldia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian 19.10en.

Jean Pierre Sauvage. Kimikako Nobel Saria 2016. Bertso Passionen parte hartuko du urriaren 2an Victoria Eugenia Antzokian 19.30ean.

Barry Barish. Fisikako Nobel Saria 2017. Urriaren 1ean hitzaldia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian 18.50ean.