ORIO ? Orioko errotonda apaindukodute balea hezur batzuen irudikapenbatekin. Aurreko astean hasizuten lana eta aste honetarakobukatuta egongo dela iragarridute. Argazkian ikusten den bezala,menditxo batzuen formak jarridituzte errotondan eta horienaurrean kokatuko da balearenhezurdura. Zarauztik autoan etorritaaurrez aurre ikusiko da. Ezaugarrieidagokionez, hezurdurazurez eginikoa da eta bost metrotikgorako altuera izango du punturikgaraienean. Egun hauetanhiru langile dabiltza lanean asteamaierarako bukatua egon dadin.Orioko historia islatuko da bertan.Izan ere, XVI. mendean, urtero,udaberriarekin batera, Oriokoeta inguruko portuetako 20-30ontzi inguru abiatzen ziren baleaarrantzaragaur egun Kanadakolurra den Red Bay ingurura. Baleaarrantza jarduera garrantzitsuazen garai horretan, eta gaur egunere bizirik jarraitzen du oriotarrenmemorian; batez ere, 1901ean bertakoarrantzaleek harrapatu zutelakokostaldean arrantzatu denazken balea. Baleak Orion izanduen eta oraindik daukan baliosinboliko horri erantzun nahi dioerrotondan instalatzen ari direnkonposizioak eta ezaugarri hauekguztiak irudikatuko ditu.

Horrela, balea-hezurdurak teilahautsiak izango ditu. Teilak RedBayra urtero bidaiatzen zuten XVI.mendeko arrantzale haiek gogoraekartzeko jarriko dituzte(argazkian ikusgai). Balea-hezurdurak,berriz, 1901ekoa eta galtzeko arriskuan dagoen sardakobalea irudikatuko du. Bestetik,hezurren atzean, bost muino izangodira, Balearen bertsoek deskribatzendituzten bost traineruaketa haiek gidatzen zituzten mutilbizkor bikainak omentzeko.

Duela bi urte jarri zuten martxanerrotonda apaintzeko lehiaketaeta Enviser enpresak irabazi zuen.

Horrela, errotonda apaintzekoproposamena berea da. Bestalde,enpresa berbera arduratzen dagaur egun Orioko lorazaintza zerbitzuaz.Lehiaketara aurkezterakoan,hobekuntza gisa planteatuzuen errotonda apaintzea. Beraz,Enviserrek ordainduko ditu lanhorren gastuak. Konposizioarendiseinua, Ari arkitektura enpresa zarauztarrak egin du eta, diotenez,“oriotarren kemenaren eta indarrarenoroigarri” izango da.

Ostiral honetan lan hauek bukatzeanahiko luke Orioko Udalak.Izan ere, balearen konposiziohonek gabonetako apaindurarikizango duen argi ez dagoen arren,gabonetako argiak ostiralean piztukodituztela iragarri dute.