Euskadi txapeldunorde Tunisiaren aurka
Zazpiko errugbia. Euskadiko emakumezkoen selekzioak Toulon-Provence-Méditerranée txapelketako bigarren postua lortu zuen, finalean Tunisiaren aurka galdu ondoren (15-5). Euskaldunak hasierako partidan ere galtzaile izan ziren tunisiarren aurka, baina handik aurrera Aix Marseille, Montpellier eta Toulon menderatu zituzten. Iaz txapelketa horretan garaile izan zen euskal taldeak hainbat jokalariren babesa eta laguntza jaso zuen, besteak beste, hantxe izan ziren Bittor Aboitiz Bera Berako jokalari ohia, eta Aymeric Luc, Touloneko jokalari internazional lapurtarra. Argazkia: N.G.