Esteban González Pons PPko Ekintza Instituzionaleko idazkariordea, Bruselaren bitartekaritzapean PSOErekin datorren astean Estrasburgon egitekoa den Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia desblokea-tzeko negoziazioen hirugarren bilerara joango omen da, PPko iturriek baieztatu dutenez.

PSOEk, ERCk eta Juntsek amnistia legearen berridazketan lortutako akordioaren edukia ezagutu aurretik zalantzan jarri zuen González Ponsek bere parte-hartzea, “botereen arteko banaketa apurtuz, Auzitegi Gorena gutxiesten eta etengabe zuzentzera behartzen ari denarekin Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari buruz akordio batera iristea” oso zaila dela iritzita.

Datorren astean Estrasburgora BJKNri buruzko bilerara joango ote zen galdetuta, González Ponsen erantzuna hauxe izan zen: “Ea bihar zer gertatzen den”, atzoko egunari erreferentzia eginez.

“Gobernuari ez diogu onartuko, alde batetik Juntsekin epaileei erasotzea, eta bestetik PPrekin batera defendatu nahi izatea. Zein aldetan dagoen erabaki egin beharko du Gobernuak”, gaineratu zuen popularrak.

Bilera, asteazkena hilak 13rako deitutako dago, goizeko hamarretarako, Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan; bertan izatekoak dira Félix Bolaños Justizia, Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa, eta Didier Reynders Europako Justizia komisarioa.

PSOEn ordea, bestelako irakurketa egin dute. Francisco Aranda PSOEk Justizia Batzordean duen bozeramailearen esanetan, akordiorik ez lortzeko asmoz jarri omen du PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko negoziazioa gidatzen Esteban González Pons Ekintza Instituzionaleko idazkariordea. “Argi eta garbi, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren inguruan akordiorik egon ez dadin jarri duzue González Pons Europan”, adierazi zuen, PSOE, Junts eta ERCren arteko akordioari esker amnistia legearen irizpena onartu den Batzordearen eztabaidan.

PPri bere profilik “muturrekoenei” ikuspen publikoa ematea leporatzen ziola egin zituen adierazpen horiek Arandak; bere esanetan, Miguel Tellado Kongresuko bozeramailea edota Cayetana Álvarez de Toledo diputatua aipatu zituen, esku hartzen duten bakoitzean “maitasun-adierazpenak” eskaini besterik ez dutela egiten gaitzetsiz.

“Mutur-muturreko ultrak aukeratu dituzue”

“Erabaki argia hartu duzue” esan zuen, bazkide bakartzat Vox duelarik, PP eskuin muturrean kokatzen ari dela argudiatuz. Hitz horiekin erantzun diote sozialistek González Ponsi, bezperan gogor hitz egin zuelako amnistiarako itunaren aurka. Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruaren aurrean amore ematea zela ere esan zuen.

Euren marra gorriak hankaz gora botaz gero –terrorismoa legean sartzeari erreferentzia eginez–, epaileen gobernu-organoa berritzeko akordioa lortzea “oso zaila” izango zela leporatu zien Ponsek sozialistei.