Ekain Alegre Gil (Altsasu, Nafarroa, 2001) musikaria eta bertsolaria da. Txikitan hasi zuen musika ibilbidea gitarra klasikoarekin Altsasuko musika eskolan. Ikasketak Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan jarraitu zituen, eta, pixkanaka gitarra elektrikoa ikasten hasi zen. Kontserbatorioko ikasketak amaitzeaz gain, Ingeniaritza Elektronikoa gradua egin zuen Gasteizen. Aurretik beste musika proiektu ba-tzuetan aritu zen, baina jendearen aurrean jotzeko ohitura hartu zuen 2019an Sakanako Elektrokela Elektrotxarangan. Hala ere, Ganibet musika taldearekin hasi da musika propioa sortzen, Amaiur Goikotxearekin batera. 2023an jaio zen proiektua. Hasieran, euskal abestien bertsioak jotzen zituzten, eta ondoren abesti berriak sortzeari ekin diote. Orain, Euskal Herrian zehar kontzertuak eskaintzen dabiltza.
Ekain Alegreren kultur gomendioak
Abesti bat: 112 (Skakeitan).
Musika talde bat: J Martina.
Liburu bat: Pleibak (Miren Amuriza):
Disko bat: El Madrileño (C. Tangana).
Telesail bat: One Piece.
Kultur espazio bat: Bira kulturgunea (Bilbo).