Yogurinha Borova pertsonaia Bilbon jaio zen 1994an, Las Fellini taldearen barruan. Talde horrekin egindako lanak askotarikoak izan ziren, ikuskizunak lokaletan, animazioa, LGTBIQ + mugimenduaren aldeko festetan, etab. Gero, bakarrik hasi zen lanean, bai ekitaldietan eta baita telebistako saioetan ere. Bere ibilbide luzean hainbat disko eta bideoklip argitaratu ditu. Egun, ‘Meri, Mari eta Lari’ euskarazko haurrentzako antzezlanean dabil, aniztasuna, adiskidetasuna, errespetua, familia desberdinak bezalako gaiak jorratzen dituena. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Bizi Dantza’ ikuskizunean parte hartu du zuen eta orain ‘6 kolore, 6 balore, Bilbo multikolore’ proiektuarekin dabiltza. Yogurinha Borova nekaezina da eta “inkontinentzia sormenarekin” lanean jarraitzen du “kolorez, errespetuz eta aniztasunez beteriko mundua zabaltzeko”.

Yogurinha Borovaren kultur gomendioak

Abesti bat: Izaro eta Amaralen ‘Argia’

Musika talde bat: Inun

Antzezlan bat: ‘Todas las hijas’, Ane Gabarain, Gemma Martínez, Maribel Salas eta Sol Maguna protagonista

Film bat: ‘Irati’

Kultur espazio bat: ‘Imprescindibles’, RTVEko kultura saioa

Proposamen extra bezala, nire azken abestia: ‘Dantzatu’