Leire Ormazabal antzerkian, zineman, kantuan eta dantzan espezializatutako aktorea da. BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eta Madrilgo Victor Ullate Eskolan ikasi du. Aipatzekoa da, halaber, antzerkian trebatu zela Alemania, Holanda eta Italiako nazioarteko eskoletan. Gaur egun, hainbat konpainiatako kide da Ormazabal, hala nola, Pabellón 6-eko Gazte Konpaniakoa edo Glúglúkoa. Hainbat antzezlanetan parte hartu du: '¿Qué fué de Ana García?' zein 'La cazadora de mitos', besteak beste. Dantzan, 'Nor gara gu' ikuskizunean eta baita EITBren 'Daniel|a|' webseriean ere, Berriki antzerki arinen sari bat jaso du Ormazabalek.

Leire Ormazabalen kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Easy on me' (Adele)

Musika talde bat: LEJ

Liburu bat: 'El monje que vendió su Ferrari'

Antzezlan bat: 'Juguetes Rotos'

Telesail bat: 'Euphoria'

Kultur espazio bat: Madrilgo Tabakalera, Portugaleteko Sastraka gaztetxea eta Bilboko Pabellón 6