AITONAREN jaioterria duAsier Beramendik (Donostia,1991) Eraul herri nafarra.Berak ezagutu zuenean,txikitan, herri abandonatu batzen. Inork, ezerk bizi ez zuen herribat. Behin izan zenaren lekuko,mende erdi inguruko arte ikusgarribat dago herri ondoko bidexkabatean, gerora, musikariak bere sustraietaraeta bere barrenera egindakobidaiaren, Eraul proiektuaren irudieta sinbolo bilakatu zena.Eraul sortu zenean lurralde abandonatubat zen Beramendi bera ere,bere bizitzari zentzua emateko zereraitsi eta zer eraiki behar zuen ezzekien gazte bat. Galdera horienerantzunak bilatzekoesperantzan,Suediara joan zenErasmus bekarekin,eta han gertatuzen dena:“Momentu bateanbilatzen nenbilenjarduera konstruktiboakegitea,bizitza aprobetxatu,esperientziakbizi eta bizitzapertsonalean aldaketabat ematea, etasormenean bilatunuen horretarakobidea; kantak,letrak eta poesiak sortzen hasi nintzeneta oso terapeutikoa izan zenniretzat, gai nintzela ikusi nuelako”.

Etxean musika txiki-txikitatik entzunizan du eta musikako ikasketakere egin zituen urte batzuezmusika eskolan, baina inoiz ez zuenmusika modu serioan landu izan.Unibertsitate garai hartan hasi zenetxean gitarra jotzen, abesten etamusikalki gertu zituen haiek imitatzen(Micah P. Hinson, The Coocks,Manu Chao, Mumford and Sons).

“Eta bat batean konturatu nintzenjolas horretara jolas nezakeela,nabaritu nuen ahal nituela kantuakegin, gustatu egiten zitzaidala etadisfrutatu egiten nuela. Horretazohartzeak gauza asko eman zidan,autoestimua, esaterako; eta, gainera,munduan toki batean kokatzenlagundu ninduen, kantuak egitendituen tipo bat” bihurtu nintzen.Plazer hutsa izan zen. Hor hasi nintzensentitzen kantuak niretzat bazirelaihesbide bat edo leku segurubat”.

Suedian zegoela maketa bat grabatuzuen han egindako lagun batzuekineta Kutxa Kultur jaialdirakodeialdia irabazi zuen. Harekinzetozkion zuzenekoak emateko taldeaosatu zuen Julen Idigoras bateriarideituta eta harkinguruko musikariakekarrita: GaraziEsnaola (pianoa,hammonda etakoruak), BorjaAnton (gitarraelektrikoa eta biolina),Maria Bustos(txeloa) eta JulenBarandiaran(baxua). Joan denurrian Iraultza plazaratuzuten, HaritzHarreguyren Higainestudioan seikoteangrabatua eta hainbatkolaboraziorekinjantzia. 2016an argia ikusi zuten hiruabestirekin batera, 2012tik honakonposatzen eta etengabe lantzenjoan den zortzi abesti ere gehitu ditudiskoan, euskara eta ingelesa nahastendituen folk amerikar estilokodisko intimo eta indartsua osatuz.

AHOTS SOILA BAINO GEHIAGOItzulpengintza ikasketak izanik,hizkuntzen ikasketan eta erabileranburu-belarri sartua dago Beramendi;musikarena beste hizkuntzabaten moduan bizi du: “Ezagutzennautenek badakite gatazka handiadaukadala hizkuntzekin, zehazki ingelesa, gaztelania eta euskararekin,eta hizkuntza bakoitzak transmititzendidanarekin. Konturatzennaiz musika dela beste hizkuntzaguztiak bateratzen dituen hizkuntzaedo, agian, beste guztiak kanpouzten dituena. Beste hizkuntzetanaurkitzen ez dudan konnotazio ezadu, eta horrek askatasun handiagoaematen dit, kontuan hartu beharrekoarau gutxiago banitu bezala.

Horrekin batera, eta ez dut esangoondo dagoenik, baina solfeoarenarauak ez jakiteak ere ematen ditaskatasuna gauzak probatzeko etaegiteko”.

Gitarra jotzen duen arren, ahotsa dabere instrumentu nagusia. Gitarrajotzen dakien abeslari bat da Beramendi,ahotsa, beste instrumentuekinkonparatuta “herrialde abstraktubat” baita beretzat, “beste geografiabat, ukitu ezin daitekeen zerbait, eta, aldi berean, sentimendu etapentsamendu asko bideratzekokanala”. Musika du barrenak askatzekometodoa, “modu inpultsiboan”egiten ditu gauzak eta haserretik etaamorrutik idazten du gusturenen.“Hala ere, badakit arriskutsua delahori. Aldarte jakin bat bila zenezakekanta hobeak idazteko, bainaaldarte hori beti bada haserrea edomina, a ze negozioa! Nere ustez,garrantzitsua da jakitea zergatik etazertarako egiten duzun, eta minetiketa haserretik hobeto idaztenbaduzu oso ondo, baina orduanhobe izango duzu ez egotea beti kantakegiten, denbora guztian haserreegongo zara eta. Ahalmena erabilibehar duzu zure alde, eta ez zu jarriahalmen horren menpe”.

Eraul proiektu bezala desagertzeardagoela dio Beramendik. Antzadenez, taldean ez dira gauzak nahi bezain ondo joan. Zuzenekoren batzukhirukoan eta talde osoarekinere bakarren bat emango dutenarren, azkenaldian bezala aurrerantzeanere, bakarka aurkeztuko dudonostiarrak diskoa eta bere musika.

“Eraulekin ez jarraitzearen erabakialotuta dago musikan aurkitunuen ezkutaleku seguru horiberreskuratu nahi izatearekin, galduegin dudalako bertan neukansegurtasuna, berezitasuna eta intimitatea.Gogoak dauzkat musikalkineure buruarekin bakeak egiteko etaabesten dudanarekin indartsu sentitzekoberriz, neure musika defendatzekogai sentitzeko”.

Datorren astean, martxoaren 8an,ostegunez, Donostiako Tabakaleranariko da Beramendi, Kutxa Kulturplazan. Iraultza diskoko abestiezgain, kanta berriren bat ere joko duelaaurreratu du.