Hileta batean izan naiz aste honetan.Hiletetan hildakoaren inguruanhalako energia kolektiboa sortzenda, halako batasun existentzial bat. Garaiberean eta leku berean bizitzea egokitu izanaren kontzientzia hartzen dugu bat batean;ohartzen gara gure bizitzak gurutzatuz doazela etengabe beste batzuen bizitzekin, eta elkarrekin zerbait osatzen dugula. Hiletan hainbatemozio adierazpen izan ziren. Hildakoarenlagunen eta senitartekoen hitzak, besarkadak,muxuak, negarrak? Eta musika. Pianoa etabibolinak, biak elkarrekin, airean zabalduzuten hitzek azaldu ezin zutena. Hitzak bukatzen diren lekuan hasten baita musika. Ekitaldiko unerik zirraragarrienak musikak sortuzituen.
Eta pentsatu nuen nola den posible halako indarra, potentziala, gugan halako eraginsakona duen musika gure gizartean haingutxietsia egotea. Eskoletan musika irakastenda, bai, baina ez dio inork matematikei ematen zaien garrantzia eskaintzen. Zenbat musikari, konpositore, bizi dira prekarietatean, edobeste lanbide bati eskainiz bere ordu gehienakmusika egiten jarraitu ahal izateko?
Utilitarismoaren gizartean, mailu batek sinfonia batek baino gehiago balio du, Nuccio Ordinek L’utilità dell’inutile liburuan gogoratzendigun bezala. Erraz ikusten dugu mailu batenhauen erabilpena eta gehiago kostatzen zaiguulertzea zertarako balio duten musikak,arteak edo literaturak. Baina musika entzun bitartean, bat batean, sentitu dezakegu ezdagoela adierazpen gorenagorik hura baino,ez dagoela ezer indartsuago, sakonago, guresentimendu eta zentzu guztiak elikatzeko gaidenik. Eta musikaren inguruan ere, aurrekoeguneko hiletan bezala, halako energiakolektibo bat sortzen dela, halako batasunexistentzial bat, garai ezberdinetako doinuakbatzen direla doinu bakarrean eta gizakiokbizitzeko beharrezkoa dugun zerbait duelamusikak. Zaila izango litzatekela musikarikgabeko mundu bat imajinatzea. Beraz, zaindudezagun musika, eman diezaiogun duenbenetako garrantzia, ez dezagun erail eta betirako agurtu musikarik gabeko hileta batean.