Barakaldoko filosofia irakasle batnotizia izan da aste honetan. Bereikasleek egindako goraipamenek egin dute ezagun. Ikasleen artean filosofiazaletasuna sustatzeko metodologia berriakerabiltzen omen ditu eta filosofia ikasgaiaerakargarri egitea lortu du ikasleen artean.Unai Cabo du izena eta orain arte ez zuen iainork ezagutzen. Aurrerantzean ere gutxikgogoratuko dugu haren izena. Gure gizarteko heroi txiki ezezagun horietako bat delaesango nuke.
Gure herriko erakunde eta entitate ezberdinek hainbat sari antolatzen dituzte urtero.Aste honetan bertan BBVA Fundazioak Ezagutzaren mugak sariak banatu ditu alorezberdinetan nabarmendu diren mundukohainbat adituen artean. Gure komunikabideek ere hainbat alorretan nabarmentzen diren pertsonak elkarrizketatzen dituztealdiro, eta ona da, noski, gure gizarteak eredugarriak diren hainbat pertsonen berriizatea.
Hala ere, zenbat eta zenbat pertsona eredugarri, heroi txiki, geratzen diren gerizpean,ezezagun, gure gizarteak aurrera egitekoezinbestekoak diren arren. Barakaldokofilosofia irakasle batek ikasle baten bizitzaren norabidea aldatu dezake, bere ezagutzaren mugak zabalduz, bere ekarpena erabakigarria izan daiteke norbaitentzat;euskaltzale batek bere herrian euskara sustatzeko erabakigarriak diren ekimenakbultzatu ditzake; enpresa txiki bateko arduradunak bere herriko biztanleei lan duina eskaintzearekin herriaren osasun sozialarilagundu diezaioke; gizarte bazterkeriasufritzen dutenekin lan egiten duen elkartebateko kidea ezinbestekoa izan daitekehainbat pertsonen bizitzentzako; pertsonabakar batek lan handia egin dezake bereauzoaren bizitza hobetzeko; udako kanpamenduetako monitore batek gaztetan erakutsi dizkigun balore batzuk gure bizitzaguztian zehar gogoratu ditzakegu?
Gure gizartea etengabe martxan dagoenmekanismo erraldoi bat da, baina makineria handi horrek nekez funtzionatuko lukepieza txiki erabakigarri asko martxan izango ez balira. Horiek ere saria merezi dute.Gure gizarteko pieza txiki erraldoiei saria.