Harrizko bihotza izatea desiratuduzu hainbat aldiz. Blindatutakobihotz bat. Baina zure bihotzaren taupadek zure gorputzeko atal guztiakurratzen dituzte. Zure bihotza akordeoibaten antzera estutu eta zabaltzen da.Zurea bihotz sentikorra da: zoriontasunaukitzen duenean luma airean bezala egiten du hegan; gaizki tratatua denean edonorbaitengatik sufritzen duenean orratzen ziztadek zauritzen dute.
Beti pentsatu duzu desabantaila dela.Errazago bizi daitekeela harrizko bihotzbatekin, beti erritmo berean taupada egiten duen eta gehiegi sentitzen ez duenbihotz batekin. Mundua halakoentzatpentsatua dagoela pentsatu duzu, paparraren azpian harkaitz bat ezkutatzendutenentzat: eskrupulu faltak botere gorenera heltzen laguntzen die kasu askotan,sentsibilitate falta dutenez amodioak ezdie sufrimendurik eragiten, zalantzariketa alhaldurarik ez dutenez, euren buruaren balorazio ona egiten dute beti.
Baina gaur iritziz aldatzen hasi zara,Antonio Gamoneda poeta handiari egindako elkarrizketa bat irakurri duzunean.Gamonedak dio batzuek poesia EstatukoBuletin Ofiziala balitz bezala ulertu nahidutela eta hori ezinezkoa dela. Ezin delamodu logiko eta lineal batean ulertzensaiatu, poesia fruitu baten modukoa baita,zentzumenekin dastatu behar dela, gerozer den ulertzen saiatzeko. Hori irakurtzean pentsatu duzu bizitza ere zaila dela modu logiko batean ulertzen, bizitza dastatu eta sentitu daitekeela soilik. Etaharrizko bihotzek hain desgaitasun sentimental handia dute, ez dute inoiz deskubrituko hasperen nostalgiko baten azpianezkutatzen den edertasuna, edo emozioaketendako ahots baten atzean ezkutatzenden egia, edo bi begirada gurutzatzendirenean sortu daitekeen sua, edo elkarbanatutako irribarre batek gordetzen duenbakea.
Harrizko bihotzentzat bizitza errazagoaizango da agian, gutxiago sufrituko dute,baina bizitza bera dastatu gabe joangodira mundu honetatik. Hau da, ezertxo ereulertu gabe.