Arrantzale familia batean jaioa, nirelagunak bazekien itsas korapiloakegiten. Artea zela esaten zuen, eta benetan, korapilo mota ezberdinen izenakematen hasi eta berehala hala iruditu zitzaidan.

Hainbat aipatu zizkidan: korapilo laua,frantzizkanoa, zortziko korapiloa? Munduberri bat deskubritzea modukorik ez dagokonturatzeko zenbat mundu geratzenzaizkigun ezagutzeko.

Egun batean esan zidan pertsonen artekoharremanak korapiloak bezalakoak direla.Bi alderen arteko lehen kontaktu batekinhasten dira, elkar ukitzen duten bi sokenantzera, eta poliki-poliki, egunerokoharremanaren bitartez elkar hobeto ezagutzen hasten direnean, sokak nahaspilatzen hasten dira, leunki, ilean jarritako begizta bat lotzen den moduan: orduanbata bestearen ahotsa ezagutzen hasten daeta badaki tonu bakoitzaren azpian zerezkutatzen den, adibidez. Aurrerago, bipertsonen arteko kontaktua areagotuzdoan heinean, sokak hasten dira marrazkiberriak osatzen: hobeto ezagutzen dugupertsona hori, badakigu zelan erreakzionatuko duen egoera ezberdinetan, badakigu biontzat berezia den hitz horrek barregura eragingo diola, adibidez?

Hau esatean, nire laguna isilik geratu zensegundo batzuk eta txistua irentsi zuen.Ondoren esan zuen une bat heltzen delazeinean korapiloa hainbeste estutu den,ezinezkoa dela askatzea, ez behintzat eskuekin. Eta une hori zoragarria eta aldiberean izutzeko modukoa zela esan zidanbegietara begira. Zoragarria, korapilohorretatik sortzen den energiagatik, etahain gertu egonda, halako espazio itxian,pertsonek euren barruan duten onena ateratzeko kapaz direlako; baina izutzekomodukoa aldi berean, ohartzen zarelakokorapilo hori egun batean askatzen bada,artazi batzuen ebaki garbi baten bitartezegin beharko dela, eta horrela korapiloadesagertuko da, bai, baina txirikordarenzati bat ere. Gure arimaren zati bat,erantsi zuen. Eta hau esatean isilik geratuzen, infinitura begira, txistua irentsiz etengabe.