Goizero pasatzen naiz Gasteizko Florida parkearen albotik. Eta betibegiratzen dut une batez leku berdinera. Kioskoaren enparantzatik gertu badaude halako iturri batzuk, urmael txiki batzueninguruan, parkeko zuhaitz erraldoien gerizpean. Ba egun eguzkitsuetan, halako iturribaten alboan halako mirari bat gertatzen dagoizean goiz. Eguzki izpiak zuhaitz tartetiksartzen dira eta antzoki bateko argi fokubaten antzera espazio hori argiztatzen dute.Hori bakarrik, ingurua gerizpean dagoela.Eta oleoz margotutako eszena ematen du.Berde-txuri, argi-itzal nahasketa hori. Zoragarria da ikustea nola pizten den lau metrokarratu baino gehiago izango ez dituen espazioa. Itxaropen hodi argitsu bat ematen du.Hau ikusteko bakarrik merezi du bizitzea,pentsatu dut inoiz.
Ekaina dator. Argiaren hilabetea, kaleko bizitzarena, hego haizearena, neguko arropakgainetik kentzeko garaia, gorputzaren esnatzearen garaia, arnasa sakon hartzekoa. Etabatzuentzat garai zoragarriena dena, besteaskorentzat, aldiz, garai madarikatua da.Askorentzat euren bakardadea inoiz bainoargiago ikusteko garaia da; askorentzat eurengorputzak ezkutatzeko arazo gehien dutengaraia da; askorentzat sufritzeko garaia daargiarena, eguzkiarena, udaberri edo udarena. Depresio garaia ere bada ekainekoa.Gaizki dagoenarentzat, bere ondoeza argienikusten den garaia.
Ba egun eguzkitsuetan, Florida parkean goizean goiz sortzen den mirari hori ikustean,burura etorri zaizkit inoiz euren bizitzeizentzua aurkitzen ez dioten garaia igarotzen ari diren pertsonak edota euren burueibizitzen jarraitzeak merezi duen galdetzenari direnak. Eta pentsatzen dut gogoz esango niekela bakarrik mirari hori ikustekomerezi duela bizitzea. Argia hosto berdeenartetik igarotzen, eguzki izpiak airea pintzeltxuri batekin margotzen, bizitza argiztatzen,bizitza itxaropenez betetzen, espazio arruntbat espazio sakratu bihurtuta bat batean.Argi izpi horiek ikustean, irudi eder bat baino zerbait gehiago ikusten dut. Edertasunaren benetako zentzua ikusten dut, bizi irauteko ezinbestean behar dugun edertasunaren zentzua.