Ohikoa da urduri sentitzea aireportu batean. Normala da segurtasunfalta sentitzea hegazkin batera sartzera zoazela, edo, are gehiago, segurtasun kontrola igaro behar duzunean.Baina, hortaz aparte, aireportuek badutezerbait benetan erakargarria. Ez leku izate horrek lasaitasuna ematen dizu, zuribai behintzat.
Aireportu batetik igarotzean ez dago ezererabaki beharrik. Nondik zoazen, zer egiten duzun eta non gelditzen zaren zukzeuk erabakitzen duzula uste baduzu ere,aireportuetan zure mugimendu guztiakdaude aldez aurretik erabakita. Bideak,eskailerak, igogailuak, atsedenerakoguneak? dena dago diseinatuta era batera edo bestera mugitu zaitezen.Eskuan duzun txartelean agertzen zaizkizun letra eta zenbakiak begiratubesterik ez duzu egin behar eta edonondik agertzen diren seinaleak jarraituondoren. Erraza benetan. Sekulako arindua da erabakitzeko beharrik ez izatea.Izan ere, zaila da erabakiak hartzea. Erabaki txikienetik garrantzitsuenera zerbaitgaltzearen beldurrak baldintzatzen gaitu.Badakigu erabaki bakoitzak beste zerbaitiuko egitea dakarrela. A, B edo D. Ez daerraza bat aukeratzea. Eta erabaki ezeanere, erabakitzen ari zara baita ere.Aireportuetan halako arindua sentitzenbaduzu ere, aldi berean, une batezpentsatu duzu zelakoa izango litzatekeenhalako bizitza bat, ezer erabakitzeko eskubiderik gabe, zure bizitzaren gidaritza izan gabe, eta horrek ezinegona sorrarazi dizu. Erabakiak hartzea kostatu egiten bazaizu ere, jakin badakizulako erabakiak hartzea dela hain justu bizirikmantentzen zaituena, gustatzen ezzaizkizun gauzak aldatzeko eta bizi nahiduzun parajea eraikitzeko aukera ematendizula horrek.
Aireportu bat bezalako ez leku batetikigarotzean arindua sentitu dezakezu, baina eguneroko bizitzan agian merezi duarriskatzea eta erabakitzea zer nolakobizitza eraiki nahi duzun. Emaitza zelakoa izango den aurretik jakitea ezinezkoabada ere.