Gure arteko mendekotasuna onartzea, guztion artean sare bat osatzen dugula kontuan hartzea etabatak bestea behar dugula sinistuta erabakiak hartzea. Agian ez dago beste modurikmundu honen norabidea aldatuz geureburuak salbatzeko. Gure bizitzak besteenbizitzetan eraginik ez balu bezala bizitzeaksuizidio pertsonal eta kolektibo batera garamatza. Baina ez da erraza mendekoak garela onartzea mendekotasuna ahultasunarensinonimotzat bakarrik jotzen duen gizartebatean; zaintzaren beharra gure akats batbezala ikusten duen gizarte batean; denaindibidualki egiteko gaitasuna daukagulasinestarazi nahi digun eta laguntza eskatzeko baimenik ematen ez digun sistemabatean; aurrera egiteko beste baten burua zapalduz bakarrik egin dezakegula erakusten digun sistema batean.
Bakoitzaren bizitzaren hogeitalau ordu hartu. Begiratu ditzagun zerutik, txori batekegingo lukeen modura. Ematen dugun pauso bakoitzeko beste baten beharrean gaude.Norbaitek oratu eta laberatu du gosarianhartzen dudan ogia; norbaitek garbitu dukorrika igaro dudan etxeko ataria; norbaitekdiseinatu ditu zapaltzen ditudan kaleak;norbaitek programatu ditu semaforoakkalean kaosik sor ez dadin; norbaitek zaintzen ditu nire mendeko diren pertsonak nikzaindu ezin ditudanean; norbaitek zaintzennau gaixorik nagoenean; norbaitek egiten du bazkaria; norbaitek dakartza egunerobarazki freskoak erosketak egiten ditudanpostura; nahastu gabe ordaindu ahal diotnorbaitek erakutsi zidalako inoiz zenbatzen;hau idatzi dezaket norbaitek erakutsi zidalako idazten; norbaitek eskaintzen dit egunerobehar dudan edertasun dosia emozionatzennauen liburu, margo edo pelikula batenbitartez; norbaitek ematen dit besarkadakontsolamendua behar dudanean?
Guztiz mendekoak gara. Batak bestea behardugu. Eta hori ez da ahuldadea, gure indarrabaizik. Nik behar zaitut eta zuk behar nauzu.Hori onartzea gizarte modura elkarrekin ezereraikitzeko geratzen zaigun bide bakarra da.