Barre egitea. Algaraka. Barrearenbarrez begietatik malkoak isurtzea. Eta ezin gelditzea. Faltan sentitzen du gazte garaietan edozerrengatik barre algaraka lehertzeko zuen erraztasun hura. Urdailetik ateratzen zitzaionbarrea, doministiku baten abiaduraz, gorputzeko tenperaturak gora egiten zion, etahasperen luze batekin bukatzen zuen,orgasmo bat izan balu bezala. Barre hori.Orgasmo mota hori. Asko sentitzen du faltan.
Urteak ez duela halako barre algararikbotatzen. Gaztetan nahikoa zen lagunarenbegirada konplizearekin topo egitea edoedozer kontakizun barregarri entzuteaeztanda egiteko. Gaur asko kostatzen zaio.Denbora bere aurpegian zehar zabaldu daigeltsuzko hesgailu baten antzera, eta igeltsua behin gogortuta zaila izaten dairribarretik harago luzatzea keinua. Bizitzaren zailtasunak, urteekin gehituzdoazen ardurak? Poliki-poliki barrearenetengailua deskonektatu egin zaio, etaberez sikatu zaizkio garai batean jertsearen mahukarekin sikatu behar izatenzituen barre-malko haiek.
Bere buruari esaten dio normala dela gertatzen zaiona, ez direla garai onak barreegiteko, aspaldi lirikarentzat ez direnbezala, nahikoa dela egunkaria irekitzeanegarrez hasteko: beste emakume bat eraila, efizientzia eta garapenaren izenean sortutako prekarietatea, ezer balio ez dutengizakien bizitzak munduko hainbat tokitan? Egoera ez da, ez, barrezka hastekomodukoa, baina, hala ere, sakonean, badaki egoerarik larrienean ere barrea ukendua izan daitekeela. Eta pertsona ba-tzuekbarrea eragiteko kapaz direla baita beilatoki batean ere.
Aurrean duzunari konfidantza erakustekomodu bat ere bada barrea, zure eta bereeskuetatik konplizitate soka bati eustekomodua. Horregatik pentsatu du zein handia den bizitza honetan barre algara batkonpartitzeko norbait izatea gertu. Barreakanporako erakustaldi bat bada ere, zurealderik intimoenetik irteten delako askotan. Barre hori. Barreak eraginda negaregiteko modu hori. Orgasmo mota hori.