Min ematen dit zure bizarrak!esan dio ilobak, berarengandikurrunduz, masailean muxu bateman nahi izan dionean.

Bizarra moztu ondorengo egunean betiizaten du aurpegia lixa bezain latza. Berakbarre egin du, eta esan dio, baietz, noski,bera bezalako piratek itsas trikuek bezalako bizar gogorra izaten dutela (jo, jo, jo).Baina, barre egin badu ere, sakonean,penaz geratu da ilobari muxu bat emanezinagatik, eta onartu nahi ez badu ere,mina eman dio ilobaren errefusak.

Hala ere, eskua kokotsetik pasatu ondorennormala iruditu zaio ilobak muxurikeman nahi ez izatea. Itsas kabra bati muxuematea bezala litzateke. Eta pentsatu dubere ilobak bakarrik ez, beste pertsonaaskok ere horrela ikusiko dutela: muxuak emateko balio ez duen gizon bat bezala,bere masaila beste baten masailarekin laztantzeko balio ez duen gizon bat bezala.Bizar gogor horrekin inork ez du irudikatuko gizon xamur, leun, edo askotan sentitu den bezala, gizon ahul eta hauskor batbezala.

Ez dakite bizar gogor horren azpian azalleun eta sentikor bat ezkutatzen dela, bizarra mozten duen bakoitzean sufritzenduen azal bat, askotan zauritzen dena;bizar-xafla pasatzen duenean kexaka hasten den azal bat, laztan eta maitasun gosedena.

Ilobak min ematen diola esan dio eta berarengandik urrundu da. Ez da kontu berria. Bizitzan maite izan dituen emakume askoere berarengandik urrundu dira, ez bizargogorra duelako, baina bai ez delako gaiizan haiei erakusteko bere azal bigun etaleuna, bere alde hauskorra, bere bihotzbiluzia.

Beti sentitu du mundu guztiaren aurreangogor agertzearen beharra, indartsu,ausart? Txikitatik erakutsi diote hala dagokiola. Bera bezalako piratek bizar gogorradutelako (jo, jo, jo) eta txistuarekin bateraegunero irentsi behar dituztelako itsas-trikuak, saburdinak, itsas kabrak.

Halakoak jango balitu bezala sentitzen dumin saman, erakutsi ezin duten samurtasuna irentsi behar izaten duenean.