Beti iruditu zait “pornografikoagoa”indarkeria sexua baino. Adin txikikoentzat kaltegarriagoa. Nahiagonoski nire seme-alabek norbait sexuaz gozatzen ari den bideo bat ikustea, hilketa batenbideoa ikustea baino. Baina esango nuke guregizarte honetan kontu handiagoz ibiltzengarela sexuarekin indarkeriarekin baino. Ezdugu adin txikikoek pelikula baten protagonista orgasmora heltzen ikusterik nahi, bainahalako malgutasun bat dago hilketa, abusuedo tratu txarrekin. Edozein ordutan ikustendugu telebistako edozein serietan hilketa bat,bahiketa bat? Normala iruditzen zaiguumeak plastikozko pistolekin elkarri tirokaibiltzea, edo bideojokoetan jendea hiltzenibiltzea. Baina ez, sexurik ez, mesedez.Aspaldi dago zabalduta kezka bat hezitzaileeta gurasoen artean pornoaren inguruan.

Hamabi urtetik aurrera ume askok (batzuklehenago!) euren telefono mugikorra dute,eta Interneten bitartez oso erraz dute irudipornografikoak ikustea. Hemen hasieranesandakoa berresten dut. Kaltegarria ez daberez sexua ikustea, baizik eta halako pelikula pornoetan erabiltzen den indarkeria (batezere emakumeen kontrako indarkeria). Arazoa ez da ume batek hamabi urterekin emakume eta gizon bat, bi emakume, bi gizon(eta nahi dituzuen bariazio guztiak sartuhemen), sexuaz gozatzen ikustea, arazoa daegungo pelikula porno gehienetan dagoenindarkeria, azaltzen diren sexuen artekobotere harremanak, pertsonen duintasunaren kontrako jarrerak eta abar.

Gure seme-alaben sexu heziketa pornoanoinarrituko bada, sexuaz izango duten ikuspegia sexista, matxista, indarkeriazkoa etafaltsua izango da. Une honetan pornoan hezidiren gazte askok uste dute emakumeak besteen gozamenerako tresna direla, eta eurekagindutakoari men egin behar dietela. Etaneska askok behartuta ikusten dute eurenburua nahi ez duten gauzak egitera, haladelakoan.

Ezin dugu haien heziketa sexuala egun nagusiki egiten den pornoaren esku utzi. Pornoaikusi, ikusi egingo dute, beraz, agian indarkeria zantzurik gabeko eta botere harremanorekatu bat islatzen duen pornoaren bilahasi beharko ginateke.