Gurasoen artean beti sortzen denkomentario bat. Mutilek eurenartean ez dute arazo handirik izaten, arazo gehienak neskatoen artean sortzen dira. Neskek euren harremanetan arazo gehiago dituztela eta euren arteko liskargehiago sortzen direla askotan aipatzen da.Eta halako gaia azaleratzen denean, betiagertzen da norbait esanez neskak neskekin“sorginak” direla eta inbidiak, konpetentziaeta halako hitzak erabiliko ditu.

Argi dago estereotipo batzuk banatzendizkigutela jaio eta berehala: emakumeaksentikorragoak gara, gizonak arrazionalagoak eta abar? Estereotipo hauen ondorioz,gainera, jarrera edo ekintza bera moduezberdinean baloratzen da sexuaren arabera: hau da, mutil batek aginduak ematekojoera badu, liderra dela esango dugu etaneska baldin bada aginduak ematen dituenamanipulatzailea dela esango dugu.

Baina, horrez gain, estereotipo hauek gurejarrerak aldatu ditzakete, eta aldatzen dituzte. Mutil bati txikitatik erakutsi badiote ezduela negar egiteko baimenik, nola erakutsiko ditu bere sentimenduak besteenaurrean? Nola esango dio lagunari jeloskordagoela beste mutil batekin gehiago jolastenari delako? Edo, bestetik, emakumeenarteko elkartasunaren adibiderik ia ez badigute erakutsi ipuinetan, filmetan, telebistako saioetan? eta aldiz, hamaika bider errepikatu badigute emakumeen arteko harreman liskartsuaren figura? Nola ez dugu gugeuk sinetsiko ba horrelakoak garela? Nolaez dugu gero gu geuk esango ba, edozeinelkarrizketan, gu garela txarrenak?

Eta honekin batera, txikitatik ikasi dugu baitaere emakumeak besteentzako atseginak izateko funtzioa bete behar dugula, eta norbaitek (gizon batek, alegia) egun batean aukeratuko gaituela besteen artean. Norbaitek aukeratu behar bagaitu, jada konpetentzia harreman batean kokatu gaituzte txikitatik. Eta ezzalantzarik izan, honen helburua gure banaketa da. Banatuta, ahulagoak gara eta.Honen guztiaren kontra egitea ez da erraza,baina neska eta mutilen arteko lagun harreman orekatu bat sustatuko bagenu, bestelako eztabaida maila batean egongo ginatekeela argi daukat.