Umeentzako zabu, txirrista eta labirintoakdituen jolastoki berria irekikodute nire etxetik gertu dagoen plazatxobatean. Oraindik hesi batek babestutadago zonaldea, instalatzaileek koloretako eraikintxiki horiei azken ukituak ematen dizkiotenbitartean, eta nire lehen erreakzioa izan dapoza, ze ondo, oraindik estreinatu gabeko espazioberri bat umeen gozamenerako. Baina lasteregin dit ihes pozak, halako batean, nireseme nagusia irudikatu dudalako han eta konturatunaizelako nagusiegia dela jada han jolaseanibiltzeko. Txikiak oraindik gozatu dezakebaina bestea? Purrustaka hasiko litzateke haraeramango banu, ziur. Etsipenez egin dut aurrera,zabuak niretzat beranduegi heldu direlaonartuz.

Umeentzako jolas espazio berri honi azkenukituak ematen ari diren aste berean uholdeakizan dira Euskal Herriko zenbait herritan,eta niri deigarria egin zait irudi bat: Antzuolakoliburutegia urez bete da, dena hankazgora utzi du han barruan, eta liburutegikoarduradunak komunikabideei esan zien bezala,“liburu guztiak herri guztian zehardabiltza”, handik errekatxo batek eramandabezala irten direlako.

Liburu guztiak herri guztian zehar dabiltza.Esaldi hau entzun ondoren, batek berri pozgarritzatjo zezakeen, izan ere, ze hobe kulturarentzatliburuak herritik barreiatu eta zabaltzeabaino, ezta? Baina ez, liburu guzti horiek bustitadaude, ezin dira irakurri eta herriko hainbatbiztanleengana heldu dira, baina berandu, jadabaliogarriak ez direnean.

Eta ez dakit zergatik konektatu diren bi irudiaknire buruan: beranduegi heldu diren zabuak,herritarrengana beranduegi heltzen diren liburuak.Agian liburu horiek herritarrengana gerturatzekobestelako uholde bat gertatzea nahikonukeelako, eta uholde hori beranduegi ezheltzea, irakurzaletasunak kutsatuko duenbelaunaldirik ez galtzeko. Belaunaldi berriekliburuak gertu izatea nahi dudalako, agian, txikitatik,zabu, txirrista eta labirintoak erabiltzekoadinean daudenean oraindik.