Injustiziak, dominazioak eta agintekeriak aurpegiasko ditu eta ikusgarrienak eta latzenetakobatzuk egunkarietan eta telebista kateetanagertzen dira: gizon batek emaztea hil du, mutilhomosexual bat jipoitu dute kalean, emakume txirobati su eman diote kutxazain batean lo egiten zegoela,gizon talde batek neska bat bortxatu du?
Egunero gure munduan ematen diren injustiziaaskok osatzen duten izeberraren punta dira horiek.Egunero gertatzen diren eta egunkarietara heltzenez diren beste injustizia askoren ondorio dira. Etabatzuetan desoreka horiek keinu txikietan antzemandaitezke. Adibidez, begirada alboratze batean:norbaitek begietara begiratzen dizu, eta zuk lurreradaramazu begirada. Zergatik?
Emakumeek, emakume izaten hasten garenetik, etalehenagotik ere, ikasten dugu kalean gizon taldebatekin gurutzatzen bagara ezin diegula begietarabegiratu, bereziki guri begira geratu badira. Begiradaalboratu behar dugula, alegia. Haiei begietarabegiratzea desafio baten moduan edo gonbidapenbaten moduan ulertu dezaketelako. Begirada alboratzenikasten dugu, finean, geure burua defendatzeko.
Natalie Portman aktoreak Los Angeleseko Emakumeenmartxan salatu du 13 urterekin, zineman lortuzuen bere lehen arrakastaren ondoren, “terrorismosexualaren” biktima izan zela. Jarraitzaile batenlehen gutuna bera bortxatzearekin izandako fantasiakkontatzen zizkion gizon batenak izan ziren, zinekritikariek bere titi hasiberriei buruzko komentarioakegiten zituzten, eta irrati batean atzerako kontaketabat hasi zuten berak 18 urte bete artean, adinhorrekin jada ez zelako legez kanpokoa berarekinoheratzea. Hortik aurrera Portmanek bere gorputzaestaltzeko beharra sentitu zuen eta saiatu zen eraikitzenidentitate kontserbadore eta serio bat. Hitzbatean, begirada alboratu zuen, begirada jaitsi, bereburua defendatzeko.
Norberaren burua defendatzeko eta bestearen dominazioaonartzeko modu bat da begirada jaistea, bainaguzti horren kontra altxatzeko modu bat ere badabegirada eta ahotsa altxatzea. Eta egun momentuhorren lekuko izaten ari garela iruditzen zait.