Argigarria da ikustea zelako indarrez erabiltzenduten batzuek puritanismo hitza,zelako indarrez heltzen diote hitzari, erdiaroko ezpata handi horietako bat balitz bezala,euren terrenoa defendatzeko. Argigarria da zelakoindarrez txalotu duten gizon askok CatherineDeneuven eta beste artista frantses batzuen manifestua,#metoo kanpainaren kontrakoa. Argigarriada nola azpimarratu duten behin eta berrizemakumeak direla manifestua sinatu dutenhoriek, ez dela beraiek dioten zerbait, emakumeekdiotena baizik. Argigarria da baita ere zelakohedapena eman zaion, zein gustura ateraduten askok gaia bazkal osteko mahaira, tabernakoelkarrizketara. Zelako gogoa zuten askok, edozelako beharra kasu askotan, halako zerbait entzuteko.Emakumeen ahotsean gainera.
Ez da berria, dena den. Puritanismo hitza hamaikaaldiz erabili da emakumeen eskubideen kontra,emakumeen askatasunaren kontra. Askatasunsexual ustezko baten aitzakian, zenbat aldizsentitu duten emakumeek hau edo bestea eginbehar zutela, edo hau edo bestea egiten utzi beharzietela gizonei euren gorputzekin puritanismoazakusatuak ez izateko. Zenbat tranpa jarri dizkigunbidean puritanismo hitzak emakumeei.Askatasun sexuala ez da berdin ulertzen leku guztietan.Batzuentzat, askatasun sexuala da harremanakberdintasunean eta botere harremanikgabe gertatzea, non bai eta ez hitzak biak direnonartuak, non bata eta bestearen eskubideak bermatuakdauden. Beste batzuentzat, askatasunsexuala da ezeri ezetz ezin esatea, ezta gustukoaez duzunari ere. Batzuentzat askatasun sexualada terreno askea izatea euren behar sexualakadierazi eta asetzeko. Barra librea, baina beti aldebakarretik begiratuta. Askatasun sexuala askatasuneaneta berdintasunean gertatzen dena da.Soilik. Ez esateko eskubidea eduki eta ez esateagatikpuritanismoaz edo itxia izateaz akusatua izatekoarriskurik ez dagoen harreman batean, besteakbeste. Argigarria da zelako indarrez heldudiote batzuek puritanismo hitzari, erdi arokoezpata handi horietako bat balitz bezala, eurenterrenoa defendatzeko. Terrenoa baina, irla bilakatzenari zaie poliki-poliki eta ez dira oraindikkonturatu.