Hau da testuingurua. Mendeetan munduareninertzia gizonen interesetanoinarrituta egon da eta dago oraindik;gerra guztietan emakume eta neskatoen bortxaketagerra-arma izan da eta da oraindik; emakumeenkontrako indarkeria sistematikoa da, emakumeakbortxatuak, erailak, jipoituak dira segunduromundu honetan; neskatoak gero eta sexualizatuagoagertzen zaizkigu publizitate kanpainetan, umebat sexualki desiatzea gutxika normalizatuz; guregorputza zatika saltzen da perfume iragarkietan;sexu jazarpenak ez dira bakarrik Hollywoodengertatzen, gure etxe alboko lantokian ere bai;gauak gureak direla aldarrikatzen badugu ere,gauak eta ordu eta leku batzuk oraindik ere territoriokomantxea dira emakumeentzat; eta hau gutxibalitz, gure hitza kolokan jartzen da. Modu perbersobatean, biktimak bere errugabetasuna frogatubehar du ezer baino lehen. Hau da testuingurua.Eta honen aurrean bakoitzak bere ardurak ditu.
Denok ditugu. Baita komunikabideek ere.Matxismoaren inertzia handia da, edozein arrakaletatiksartzen da gu ia konturatu gabe. Eta aldiberean, jende asko dago egunero lanean arrakalaguzti horiek estali nahian. Korronte honen erdian,testuinguru honetan, galdera da: argitaratu aldezake komunikabide batek bortxaketa bat zuritzenduen artikulu bat? Argitaratu dezake minsakonena espektakulu huts bihurtzen duen artikulubat? Inolako ekarpenik egiten ez duen etabiktimen minari barre egiten dion artikulu bat?Honi erantzuteko bakoitzak ezartzen ditu bereirizpideak. Nik argi daukat. Komunikabide batenlehen irizpidea hitz batekin neurtzen da: ardura.Horregatik iruditzen zait, niri ere, onartezina delaemakumeen minari barre eta emakumeen gizaeskubideei burla egiten dion artikulu bati bozgailuaeta tokia ematea. Egunkari batean gertatu da.Ez da iritzi kontua, giza eskubideena baizik. Ez daideologia kontua, ardura kontua baizik. Ez dapentsamendu bakarraren aldarria, minari etainjustizia jasan duenari zor zaion errespetuabaizik. Gauza bat ateratzen dut positiboa guztihonetatik. Beste behin ere egiaztatu dut gizartehau adi dagoela, gero eta gehiago. Gizarte honekbaduela halako eraso baten aurrean erreakzionatzekogaitasuna.