Euren obra beste hizkuntza batera itzuliduten idazle askok esaten dute itzultzeprozesu horretan euren idatzia besteleku batetik ikusteko aukera izan dutela, kanpotikbegiratu ahal izan diotela obrari, eta idazketaprozesuan ikusi ez zuten gauza asko aurkitudituztela bertan. Gauzak kanpotik ikusten direnean,gauza berriak antzeman daitezkeela, alegia.

Idazketarekin gertatzen den bezala, berdin gurebizitzako eta gure gizarteko hainbat egoerekin.Ariketa ona da norberaren bizitza une batezkanpotik ikusteko ahalegina egitea. Segikadugun dron baten antzera, goitik ikustea zer egitendugun eta nola. Handik goitik begiratuta,ziur zerbait arrotz egingo zaigula edo gure bizitzekomoduaz zerbait berri ikasiko dugula. Guregizartearen gaitz nagusiak ikusteko ere ez da ariketatxarra haiengandik pixka bat urruntzea, etakanpotik, ez lekuren batetik, gauzak nola egitenditugun ikustea. Barakaldoko azken sexu erasoa,adibidez, adin txikikoak protagonista izan duena.Daukagun joera erasotzaileentzako errupertsonalizatu bat eraikitzea izaten da, eta horgeratzea. Baina errua indibiduala izateaz gain,bada kolektiboa ere. Nahikoa da arazotik pixkabat urruntzea, goitik begiratzea, argi ikusteko zerikasi duten gazte horiek eta nola giza harremaneiburuz, errespetuari buruz, sexuari buruz.Zerutik doan dronak hainbat gazte ikusten ditueuren mugikorretatik pornoaren bitartez lehensexu eskolak jasotzen: botere harremanetanoinarritutako sexu harremanak, emakumeagozamenerako tresna bezala ulertzen dutenaksoilik, gizonen dominazioa irudikatzen dutenak.Hori da sexua, ondorioztatzen dute neska zeinmutilek, eta eredu horiek buruan, eta horiekindartzen dituzten hainbat mezu jasota, hastendira harremanen munduan. Begiratu goitik,urrunetik, zer egiten ari garen, beste hainbatarlotan ere, eta agian zerbait arrotz eta mingarriegingo zaizu. Norberaren obra beste hizkuntzabatera itzultzea bezalakoa da. Zure gaitz etaasmatze guztiak inoiz baino argiago ikusten dirakanpotik begiratuta.