Azken hilabete hauetan askotan begiratzendiot zeruari, edo, hobe esanda,zeruei, segundo bakoitzean aldatzenbaitoa haren itxura. Beti izan dut zeruari begiratzekojoera, baina esango nuke azkenaldianareagotu egin dela, zerua deigarriagoa egitenzaidala: goizetan erakusten duen kolore gama,arratsaldetan erakusten duen bolumena? Batzuetanoleoz margotutako koadro batenaurrean nagoela sentitzen dut, eta askotan izatendut hari begira geratzeko gogoa, baina ezdut egiten gehienetan. Zerbaitek galarazten ditzeruaren kontenplazio horretan geldirik geratzea.
Ingurura begiratu eta ikusten dudan jende guztianonbaitera doa, denek dute helmuga bat etaharen bila doaz korrika. Ez dut jenderik ikusteninguruari begira, begira besterik ez. Jendegehiena doa gure eguneroko mugimenduakzuzentzen dituen utilitarismoaren eraginarenpean. Eta uste dut horregatik ez naizela gelditzen,ez dudalako haiek niri zoro bati bezalabegira gelditzerik nahi.
David Le Breton izeneko pentsalari frantsesakdio gure inguruaren kontenplazioan murgiltzea,inolako helburu “erabilgarririk” gabe, erresistentziapolitikoa egiteko modu bat dela, guregizartea zuzentzen duen utilitarismoari aurreegiteko modu bat. Le Bretonek dio: “Munduaprodukziorako tresna bezala ulertzen duen utilitarismoarenaurrean, ingurura begiratzeko helburuarekinpaseoan dabilen pertsona indarreandagoen logikaren aurka egiten duen norbait da,eta horregatik hartzen da askotan zorotzat”.Gaur egun zoroen kontutzat jotzen da kaleerdian geratzea, zeruari begira, kontenplazioan,baina bitan pentsatuz gero, beti helburu batekinnonbaitera antsietatez joan behar horretanzoramen handiagoa dagoela iruditzen zait.Agian flâneur haren figura errekuperatzekogaraia heldu da, Flauberten nobela batekopertsonai baten antzera hirian zehar hara etahona begira paseoan ibiltzekoa. Agian hobedenok zoramen horrekin egingo bagenu bat,erresistentziarako modu apal horrekin.