Denok ikusi dugu. Espektakuloaren gizarteanbizi garen moduan, ezinezkoa dahalako irudiak saihestea. Jugoslavia ohirakoNazioarteko Auzitegian pozoia edan eta hilegin den zigortuaren bideoaz ari naiz. Gerra krimenakegitea egotzita aurretik ezarritako hogei urtekoespetxe zigorra berretsi diotenean, Slobodan Praljakekpozoia edan du denen aurrean, auzitegianbertan, eta handik ordu batzuetara hil egin da ospitalean.Irudiok ikustean, beste epaiketa batera joanzait irudimena, Iruñeara, hain zuzen ere. Sanferminetanemakume gazte bat bortxatzeaz akusatutadauden gizonek ere errugabe direla deklaratu dute,Praljak delakoak bezala, baina ez dute pozoirikedango epaileak errudun direla berresten dienean(ezin dut bestelako emaitzarik imajinatu, gutxiagoonartu). Eta ez dute pozoirik edango euren barnebarneanerrugabe sentitzen direlako; egin zutenaegiteko eskubidea dutela sentitzen dutelako; horrelaikasi dutelako gizarte honetan; gizarte honekhala dela erakutsi dielako, emakume bat objektubezala hartzea eta harekin nahi dutena egitea zilegidela, alegia.

Ez du haietako inork auzitegian bere buruaz besteegingo, ez dut uste, baina hala ere suizidio batenirudikapena ikusten dut kasu honetan. Bereburuaz beste egiten duen gizarte bat irudikatzendut. Izan ere, bost gizon horiek zerbait irudikatzenbadute gizartearen porrota da. Gizarte ereduhonen porrota. Gizarte honek “seme onak” direlaberresten du oraindik; Iruñeara ondo pasatzerajoan zirela besterik gabe, eta agian ergel batzukdirela, baina ez bortxatzaileak. Nola ez dira babortxatzaileak izango portale batean emakume batzokoratu eta han bata bestearen atzetik nahi ziotenguztia egin bazioten? Nola da posible emakume batbortxatzen ari zaren kontzientzia ez izatea? Ezindut sinetsi, baina aldi berean sinetsi dezaket eurenbarru-barruan errugabe sentitzen direla. Zergatik?Gizarte honek orain arte ez dielako esan emakumeekinduten jarrera giza eskubideen eta gizaduintasunaren kontrakoa dela. Ez, ez du haietakoinork bere buruaz beste egingo, baina suizidio batikusten dut kasu honetan, pozoia trago txikitanhartzen duen gizarte batena.