Síguenos en redes sociales:

Jurdan Arretxe

Periodista irundarra. En Política entre 2009 y 2020, desde entonces, en el equipo web de 'Noticias de Gipuzkoa'.

Euskaldun kalean

Buelta asko eman eta gero, nazio politika gutxi daude hizkuntza-politika zuzen bat baino eraginkorrago

Euskaldun kaleanGure Esku

Oporretan bezala, atzerrian bizitzeko hamaika jarrera daude. Suedian bizi den Valladolideko bizilagun baten elkarrizketak zeresana eman du sareetan. “Hemen, suedieraz ez badakizu, ia ez da lan kualifikatua lortzeko aukerarik”. Lerroburuaz haratago, gizonaren jarrera argia izan zen: ingelesez ez zekienari suedieraz hitz egiteko eskatu zion. Hilabete batzuetara, gai zen elkarrizketa informalak aurrera eramateko. Egun, Gizarte Segurantzan ikerlari da. Buelta asko eman eta gero, nazio politika gutxi daude hizkuntza-politika zuzen bat baino eraginkorrago. Catalunyan susmoa dute. Hego Amerikako milaka etorkin jaso dituzte. Paradoxikoa bada ere, euren herrietan hizkuntzak zapaldu zituen Inperioak ezarritako hizkuntz hura nahikoa zaiela diote. “Bartzelonara turista balira iristen dira, eta ez zaigu axola zuen artean katalanez hitz egiten baduzue, baina geuk ez dugu nahi esaten dizute”, deskribatu zuen Xavier Rius kazetariak. Aliança Catalanak kudeatzen duen ezinegona sortzen ari da. Alta, badira 2,3 milioi etorkin katalana ikasteko prest, baina ezin: administrazioak urtean 100.000 leku ditu. Egungo eskaria asetzeko, 23 urte. Ómnium elkarteak ikastaroak martxan jarri ditu, Xavier Antich presidenteak Gure Eskuk antolatutako jardunaldian azaldu duenez. “Volem mès català” kanpainan etorkinak dira protagonista. Inperfektua bada ere, katalana kalean egon behar duelako.