- Ahalduntze Eskolak 2022ko lehen hiruhilerako programa aurkeztu du. Orioko ekimen honek emakumeen prestakuntza sustatzen du eta hausnarketarako eta elkarrekin egoteko gune ere bada

Hala, Ahalduntze Eskolaren ekimenez, Nokaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Noka (ber)ahoratzeko eta (agian) berresanahi-tzeko praktikak du izena solasaldiak, eta urtarrilaren 19an izango da, kultur etxeko areto nagusian, 18.30ean. Parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute 623 178 553 telefonora deituta, Whatsapp bidez, edota ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita. Bulegoan bertan ere egin daiteke izen-ematea.

Bestalde, "andrazkoen saretzea bultza-tzeko eta partaidetza soziala eta politikoa indartzeko" jarduerak izango dira tartean.

Aholkularitza juridikoa mantenduko dute. Kultur etxean duten bulegoan aurrez aurreko zita har-tzeko aukera izango da Garazi Pagola Ugarte eta Macarena Mugica Urbistondo adituekin, ondorengo egunetan: urtarrilaren 31n, otsailaren 28an eta martxoaren 28an, 16.00etatik 19.00etara.

Horrez gain, indarkeria matxista jasan dutenei eta haien ingurukoei zuzendutako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua ere izango da. Astean hiru egunez eskainiko da bulegoan: astelehenetan 16.00etatik 19.00etara, asteazkenetan 10.00etatik 13.00etara, eta ostiraletan 16.00etatik 19.00etara. Aholkulari-tza juridikoarekin bezala, hitzordua aurretik hartzea ezinbestekoa da.

Informazio osagarria Ahaldun-tze Eskolaren sareetan jartzen joango dira. Beraz, interesa dutenek bertan izango dituzte xehetasun guztiak, eguneratuta.